EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Kanpaina hasiera

Rivera:'Ez dago Euskadirentzat proiekturik Espainiaren baitan ez bada'

Ciudadanosen presidentea ziur agertu da bere alderdiak Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza izatea lortuko duela.

Albert Rivera Nicolas de Miguel lehendakarigaiarekin. Argazkia: EFE
Albert Rivera Nicolas de Miguel lehendakarigaiarekin. Argazkia: EFE
Ciudadanosek Gasteizen hasi du hauteskunde kanpaina

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Albert Riverak esan du Ciudadanos Eusko Legebiltzarrean izango dela hurrengo legegintzaldian, “erreferendum separatistak aldarrikatzen dituztenei aurre egiteko”; izan ere, “Euskadik ez du proiektu bideragarririk izango Espainiaren baitan ez bada”, erantsi du.

Ciudadanosek Gasteizko hotel batean egin du hauteskunde kanpainaren hasierako ekitaldia. Nicolas de Miguel lehendakarigaia babestera etorri da Rivera.

Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak egindako inkestaren arabera, Ciudadanosek ez du eserlekurik eskuratuko Eusko Legebiltzarrean; 'EITB Focus' galdeketaren arabera, berriz, ordezkari bat izango du.

Nolanahi ere, Rivera ziur agertu da bere alderdiak Legebiltzarrean sartzea lortuko duela, eta “abertzaleen nagusitasunarekin, horrenbeste burokrazia eta itzalekin amaitzea erronka bat izango da”, azpimarratu du.

Konstituzionalisten artean Ciudadanos alderdi “berritzailea” dela esan du, “orain ez delako ezker zaharraren edo eskuin zaharraren artean aukeratu behar, asko lapurtzen dutenen edo apur bat gutxiago lapurtzen dutenen artean, hain zuzen ere”.

Horren iritzian, euskal gizarteak “moderazioa, berdintasuna, Konstituzioa eta askatasuna” behar ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAEko hauteskundeak 2024 Ciudadanos Eguneko albisteak Albert Rivera albisteak