EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

I25-aren ostean

Elkarrekin Podemosek ez du lehendakarigarik aurkeztuko inbestiduran

Gainera, ez du beste alderdien lehendakarigairik babestuko. Lander Martinezen esanetan, Legebiltzarreko hirugarren indarra badira ere, ez dute "beharrezko babesa" bildu.

Elkarrekin Podemosek ez du lehendakarigairik aurkeztuko

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Podemosek iragarri du ez duela lehendakarigairik aurkeztuko inbestidura saioan, "Legebiltzarreko hirugarren indarra izanda ere, eta ekimen garrantzitsuak gidatzeko prest bagaude ere", ez dutelako "babes nahikoa" bildu.

Legebiltzarrean bertan egindako prentsaurreko batean, Lander Martinezek erabakiaren berri eman du, "azken asteetako jarrerarekin bat eginda, soilik Gobernua osa zezaketen hautagaitzaren alde egiteko".

Halaber, baieztatu duenez,  Elkarrekin Podemos "ez dago antzezlan baten parte izateko prest; batzuek negoziazioak kromo aldaketa iluna bihurtzen dituzte" eta, beste batzuk, "aukera gisa aurkezten dira, EAJrekin bi egunez negoziatzen egon ostean".

"Gobernua osatzeko itunak ez dira herrialde mailako akordioetan oinarritzen, baizik eta datozen urteetarako Euskadirentzako nahi duten ereduan, eta gu oso argiak izan ginen horretan. Gure eredua EAJren eredu sozioekonomikotik lekutan dago eta, horren eredu ezberdinak dituztenek ez lukete gobernua elkarrekin negoziatu beharko".

Inbestiduraren osteko garaian, Martinezek onartu du "saihestezina" izango dela Elkarrekin Podemosen 11 legebiltzarkideek "hainbat indarrekin" akordioak egitea, alderdiaren "zigilua" ipintzeko legealdi honetan abiaraz litezkeen politiketan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Araba Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Podemos-eko albisteak