Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

hauteskundeak

23:45

Hauteskunde Orokorrak

Balorazioak

Sanchezek Iglesiasi egotzi dio PPren hazkundea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hautagai sozialistak txalotu egin du PSOE "ezkerraren alderdi hegemonikoa" izatea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Pedro Sanchez hautagai sozialistak txalotu egin du hauteskunde orokorren ostean PSOE "ezkerraren alderdi hegemonikoa" izatea, eta Pablo Iglesias Podemoseko buruari egotzi dio PPren hazkundea.

"Espero dut Iglesiasek hausnarketa egitea. Gobernu progresista baten alde egiteko eta Rajoyren gobernua amaitzeko aukera izan zuen, baina haren intrantsigentziak eta interes pertsonalek PPren emaitzak hobetzea ekarri dute", esan du PSOEren egoitza nagusian egindako prentsaurrekoan.

"Ez nago pozik, sozialistok irabazi nahi dugulako, baina ezkerraren lehen indarra gara", nabarmendu du, militanteak "presidente, presidente" oihuka zituen bitartean.

Hitzaldian ez du Unidos Podemos zuzenean aipatu, baina harro agertu da sorpassoa galarazi duelako. "PSOE ezkerraren alderdi handia da, eta erreferentzia da milioika espainiarrentzat", eta "arrakastarekiko konpromisoari eutsi" diotela azpimarratu du.

Sanchezek azaldu du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteari deitu diola, garaipenarengatik zorionak emateko, eta herritarrek botoa emanez "bizitza instituzionalaren normalizazioaren bidea ireki" dutela gaineratu du.

Hautagai sozialistaren arabera, hauteskundeetan lortutako emaitzei esker, PSOEk bere konpromisoei eutsi ahalko die: "langabeziaren eta ustelkeriaren aurkako borroka, Europa sozialagoa eraikitzea, erakundeak suspertzea eta Konstituzioa erreformatzea".

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena