Hauteskunde Orokorrak -

Diputatuen Kongresua

Elkarrekin Ahal Duguk estatus propioa izan nahi du Podemosen taldean

Euskal Autonomia Erkidegoko sei diputatuek azpitalde bat osatu nahi dute Podemosen baitan, En Comu Podemek eta Mareak egin duten moduan.

Elkarrekin Ahal Duguk irabazi ditu hauteskundeak EAEn. Argazkia: EFE
Elkarrekin Ahal Duguk irabazi ditu hauteskundeak EAEn. Argazkia: EFE
Elkarrekin Ahal Duguk irabazi ditu hauteskundeak EAEn. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Ahal Duguk Podemosen talde parlamentarioan estatus propioa izatea eskatuko du, Kataluniako En Comu Podemek eta Galiziako En Mareak izan duten moduan. Hala adierazi dio EFE albiste-agentziari Eduardo Maurak.

Elkarrekin Ahal Duguren Euskal Autonomia Erkidegoko sei diputatuek azpitalde bat izango lukete horrela Podemosen talde parlamentarioan baitan, eta baliabide eta bozeramaile gehiago izatea bermatuko lieke horrek.

Hala ere, Maurak azaldu duenez, aukera hori Nagua Albak Pablo Iglesiasekin negoziatu beharko du orain.

Elkarrekin Ahal Duguk irabazi zituen atzoko hauteskundeak EAEn, botoetan nahiz eserlekuetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gailendu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hauteskunde orokorrak Espainian Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi