Orokorrak -
Hauteskunde-kanpaina
Egibar: 'Ezker abertzalea ezkutatze estrategia erabiltzen ari da'
"Azken 35 urteetan gertatutakoa ezkutatu nahi du" ezker abertzaleak, baina "ez da hain erraza", adierazi du GBBko presidenteak.
Erredakzioa
Ezker abertzalea "ezkutatze estrategia" bat erabiltzen ari dela salatu du Joseba Egibar GBBko presidenteak. "Batzuek duela hiru hamarkada gurutzatu genuen bide demokratikorako zubia", gurutzatzeko zergatik "hainbeste denbora behar izan duen" azaldu beharko die herritarrei ezker abertzaleak, Egibarren hitzetan.
Hondarribiako Arrantzaleen Kofradian hauteskunde-ekitaldia egin du EAJk. Besteak beste, Arantza Tapia eta Joseba Agirretxea Gipuzkoako Kongresurako hautagaiak bertan izan dira.
"Euskadiren interesak Madrilen defendatzeko programarik ez dute ez PPk, ez PSOEk, ezta ezker abertzaleak ere", ziurtatu du EAJko buruzagiak.
Zentzu horretan, ezker abertzalea "ezkutatze estrategia" erabiltzen ari dela salatu du Egibarrek, izan ere, "azken 35 urteetan gertatutakoa ezkutatu nahi du" ezker abertzaleak, baina "ez da hain erraza". Agintari jeltzalearen hiztetan, "batzuek duela hiru hamarkada gurutzatu genuen bide demokratikorako zubia", gurutzatzeko zergatik "hainbeste denbora behar izan duen" azaldu beharko diete herritarrei.
Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoa Egibarren hitzetan, "herri hau honaino iritsi bada, hein handi batean EAJk egindako langatik da; adinekoak gara, eta estrategia politiko hori gabe, ez genuke Estatuturik, Kontzertu Ekonomikorik ezta autogobernurik izango".
Horrenbestez, "adinekoak garela ikusita eta aitzakiarik ez dagoela jakinda, Rubalcaba eta Rajoyri galdetu behar zaie ea herri honen erabakitze-eskubidea onartzeko prest dauden, izan ere, Estatu espainiarrean bere tokia bilatzen ari den herria da eta errespetua merezi du", nabarmendu du.