AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

10:07

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

Dokumentazioa

Presidentea aukeratzeaz gain, Senatua eta Kongresua berrituko dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gaur egun, errepublikanoek gehiengoa dute bai Senatuan eta baita Ordezkarien Ganberan ere.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

AEBko presidente berria (Hillary Clinton edo Donald Trump) aukeratzeaz gain, Senatua eta Ordezkarien Ganbera berrituko dituzte azaroaren 8ko hauteskundeetan. Oraingoan, Ordezkarien Ganberako 435 ordezkariak aukeratuko dituzte, eta Senatuko 100 ordezkarien herena. AEBko presidente berriaren gobernatzeko gaitasunean eragina izango du Senatuaren eta Kongresuaren osaketak.

Gaur egun, errepublikanoek gehiengoa dute botere legegilearen bi organoetan. Ordezkarien Ganberan dauden 435 ordezkarietatik 247 errepublikanoak dira eta 188 demokratak; Senatuan, berriz, 54 errepublikano eta 46 demokrata daude.

Barack Obama AEBko egungo presidenteak 2008an hauteskundeak irabazi zituenean demokratek botere legegilearen organoetan gehiengoa lortu zuten, eta demokratek beren agenda aplikatzeko aukera izan zuten horri esker. Hala ere, gaur egun errepublikanoek duten panorama ezberdina da; izan ere, azken bi urteetan Kongresua erabat kontra izan du eta ez du maniobratzeko tarterik izan.

Laburbilduz, Obamak Ordezkarien Ganbera eta Senatua alde izan zituen 2009tik 2011ra; Senatua alde eta Ordezkarien Ganbera aurka, 2011tik 2015era; eta biak kontra, 2015etik gaur arte.

Presidente estatubatuar baten gobernatzeko gaitasuna Kongresuko eta Senatuko gehiengoen baitan dago; izan ere, AEBko botere legegileak zeresan handia du herrialdea gidatzerako orduan. Esate baterako, botere legegileak onartzen ditu Auzitegi Goreneko ordezkariak.

Beraz, AEBko presidente berria nor izango den erabakitzeaz harago, Ordezkarien Ganberan eta Senatuan gehiengoa zein alderdik izango duen erabakiko dute boto-emaileek.

Hasiera batean, errepublikanoek zaila izango dute Senatuko gehiengoari eustea, jokoan egongo diren aulkietako gehienak orain Alderdi Errepublikanoaren esku daudelako.

Adituen arabera, errepublikanoek Senatuaren kontrola galduko dute eta hogei aulki inguru galduko dituzte Ordezkarien Ganberan. Azaroaren 8an argituko dira zalantzak.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena