13:32

Gasteizko jaiak

GASTEIZKO JAIAK

Sexu-erasoei aurre egiteko neurriak, Andre Maria Zuriaren jaietan

EITB.EUS

Gasteizko jaietan sexu-erasoen inguruko informazioa zabalduko da hiriko bazter guztietan. Udalak eta mugimendu feministak protokolo bana prestatu dute.

  • Gasteizko mugimendu feministak gaur eskaini duen prentsaurrekoa. EFE.

    Gasteizko mugimendu feministak gaur eskaini duen prentsaurrekoa. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gasteizko mugimendu feministak eta Udalak gaur goizean aurkeztu dituzte Andre Maria Zuriaren jaietan sexu-erasoei aurre egiteko protokoloak, bakoitzak berea. Erasoei aurre egiteko informazioa nonahi zabalduko da festetan, eta arreta guneak jarriko dira hiriko hainbat gunetan.

Talde feministaren protokoloak jasotzen duenez, sexu-eraso baten lekuko den edonork egin beharreko lehendabiziko gauza biktimarengana hurbiltzea eta laguntza eskaintzea da. Laguntzerik nahiko ez balu, biktimaren erabakia beti errespetatu egin behar dela esan dute. Salaketa jartzea erabakiz gero, berriz, lehentasuna biktimaren lekukotzak hartuko duela gaineratu dute; horretarako, erasoa identifikatu behar da, erasoa pairatu duen pertsonaren bertsioa oinarritzat hartuta. Biktimaren bertsioa ezin dela zalantzan jarri esan du mugimendu feministak. Erasoa festa guneren batean gertatu bada, horren berri eman behar zaio tabernako edota txosnako arduradunari, eta erasotzailea festa gune horretatik botatzea izango da hurrengo urratsa.

Telefono zenbaki bat jarriko du mugimendu feministak herritarren eskura, laguntza eskaintzeko. Honakoa da telefonoa: 688 852 901. Txosnen gunean, bestalde, arreta gune bat egongo da zabalik, 10:00etatik 02:00ak arte. Txosnen batzordearekin ere erasoei aurre egiteko protokoloa adostu da, eta, beraz,  txosnetako zerbitzariek ere informazioa eskura izango dute, biktimei laguntzeko.

Udalak ere hartu ditu neurriak, Andre Mari Zuriaren jaiei begira eta protokolo bat onartu du. Kartel informatzaileak jarriko dituzte hiriko hainbat guneetan. 945 13 44 44 telefono zenbakian ere, une oro, sexu erasoen inguruko informazioa eskainiko dute adituek.

Blusen eta nesken koadrilek, tabernetako jabeek eta langileek edota txosnetako arduradunek, guztiek hartu dute parte sexu-erasoei aurre egiteko ikastaroetan. Udaleko arduradunen hitzetan, ezinbestekoa da herritar guztien inplikazioa, arazoari aurre egiteko. Zuriñe Elordi Gasteizko Udaleko Berdintasun arduradunak erasoak salatzearen garrantzia nabarmendu du.

Kritikak udal protokoloari

Mugimendu feministak positibotzat jo du Udalak protokolo bat egin izana, baina horrek "hutsuneak" dituela ohartarazi du.

Halaber, deitoratu du Udalari helarazitako hainbat gomendio ez daudela jasota protokolo horretan.

Besteak beste, kolektiboak eskatu zuen eraso bat gertatu ostean ospakizunak "15-30 minutu gelditzea", baina Udalak "bost minutu" baino ez ditu onartu.

Halaber, "brigada moreak" sortzea eskatu zuen mugimendu feministak, funtzio "informatiboa eta prebentziozkoa" egiteko.

ozkoa" egiteko.

ozkoa" egiteko.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena