Itxi

Herriak eta Hiriak

2019ko kabalgata

Errege magoen karrozetan paje gisa parte hartzeko zozketa egingo du Donostiak

EiTB.EUS

7-10 urte bitarteko Donostiako haurrek eman ahalko dute izena urriaren 31ra arte. Karroza bakoitzean postu bat gordeko zaie dibertsitate funtzionala duten haurrei.

  • Donostiako kabalgataren artxiboko irudi bat. ETB

    Donostiako kabalgataren artxiboko irudi bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

2019ko errege magoen kabalgatan aterako diren karrozetan paje gisa parte hartzeko aukera emango zaie aurten Donostiako haurrei. Izan ere, izena ematen duten umeen artean zozketa egingo du Udalak.

Hala nahi duten 7-10 urteko Donostiako haurrek urriaren 21etik 31ra eman ahalko dute izena Donostia Kulturaren webgunean. Interesdunek bertan topatuko dituzte izena emateko baldintzak eta eskakizunak.

16 paje izango dira guztira: errege bakoitzeko lau, eta jaiotzako karrozarako beste lau. Karroza bakoitzean postu bat gordeko zaie dibertsitate funtzionala duten haurrei. Toki horiek betetzen ez badira, atal orokorrekoei erantsiko zaizkie. Alfonso Gurpegui Festetako zinegotziak adierazi duenez, "kontua ez da bakarrik jasotako eskaerei modu ireki eta garden batean erantzutea, baizik eta dibertsitate funtzionala duten haurrei ere aukera ematea, oinarrietan esaten den bezala, desfilean parte hartzeko, bestela ez baitute horretarako modurik".