Itxi

Herriak eta Hiriak

Suteak

Lau pertsona ospitalera eraman dituzte Bizkaian, hainbat suteren ondorioz

eitb.eus

Hiru lagun zauritu dira Barakaldon kea arnastuta. Beste pertsona bat zauritu da Gordexolako baserri batean piztutako sute baten ondorioz, kea arnastu baitu.

1:23

Hainbat zauritu izan dira bart gauean, suteak direla eta. Goizaldeko 03:40an Gordexolako (Bizkaia) Lakaie-Leku Alaie auzoko baserri bateko tximiniak su hartu du. Haimaka pertsona ari ziren Urtezahar Gaua ospatzen sutea piztu denean.

Pertsona bat zaurituta Gurutzetako ospitalera eraman dute, beste hamarrak senitarteko baten etxera eraman dituzte. Guztira, 18 suhiltzaile ibili dira sutea kontrolpean izan arte, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Sutearen ondorioz, baserria erabat kiskalia gelditu da.

 

 

Goizaldeko 00:02an Barakaldon, Eusko Gudariak kaleko txoko batean sutea piztu da, hiru pertsona zauritu dira eta San Eloy erietxera eraman behar izan dituzte.

 

 

Horiek zaurituak utzi dituzten suteak, gainerakoan suhiltzaileek hamaika irteera egin dituzte gau osoan zehar, etxeetan piztutako sute txikiak itzali dituzte Gernika, Durango, Barakaldo eta Santurtzin, bi tabernatan Gernikan eta Basaurin, toldo batean eta tximini batean piztutako suteak amatatu dituzte.

Kalean, Bilbon Fika, Euskalduna eta Zabalbide kaleetan sutan ziren zaborrontziak itzali dituzte. Gipuzkoan, Bergaran, Arruriaga kalean 3 zaborrontzi erre dira.

Bestalde, errepideetan ez da zuritu larririk izan.