Itxi

Herriak eta Hiriak

Gasteiz

7.000 pertsona eta 26 konpartsa bilduko ditu Gasteizko Inauterietako desfileak

Agentziak | Erredakzioa

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu duenez, Legutianoko atean hasiko da desfilea, eta Florida parkean bukatuko da.

  • 2018ko desfilea Gasteizen.

    2018ko desfilea Gasteizen / Irudia: EiTB.

Ia 7.000 pertsonak parte hartuko dute Gasteizko inauterietako desfilean, 26 konpartsatan bananduta, martxoaren 2-3ko asteburuan. Aurtengo kopurua iazkoa baino apur bat txikiagoa da. Izan ere, 2018an errekorrak hautsi ziren, 7.039 parte-hartzailerekin.

Gasteizko Udalak desfilearen ibilbidearen xehetasunak eman ditu. Ohi baino ordu erdi lehenago hasiko da, Legutianoko atean. Frantzia, Bake eta Ramon Ortiz de Zarate kaleetatik igaroko da desfilea, eta Florida parkean bukatuko da.

Tokiko Gobernu Batzarrak ostiralean onartu ditu 2019ko Inauterietako jaian parte-hartuko duten konpartsentzako diru-laguntzak. 71.958 euro banatuko dituzte guztira. 1.916 euro izango ditu gutxien jasoko duen konpartsak, eta 3.450 euro gehien jasoko duenak.

Konpartsak

- Integraziorako Elkarte Dominikarra (ADIVA): La marchanta y el campesino

- Urkide Ikastetxeko Gurasoen Elkartea: Fantasía musical

- Vera Cruz Ikastetxeko Gurasoen Elkartea: Vera-Vikings

- Abetxukuko Inauterietako Konpartsa: Zingartxuko

- Ariznabarra auzoko Jai Batzordearen Elkartea: Autos locos en Ariznavarra

- Sagrado Corazon - Corazonistas Ikastetxeko Gurasoen Elkartea: La magia blanca de Coras

- "Seneca" Andaluziako Kultur Zentroa: Fantasía del Carnaval

- "Carpe Diem" Antzerki eta Kultur Elkartea: 25 años levantando el telón

- Aranako auzo Elkartea: Cockroach Warrior

- Galiziako Zentroa Araban: Don Quijote de la Marcha

- Errekatxiki - Santa Luzia auzo Elkartea: Santa Lutxina

- Niño Jesus Ikastetxeko Inauterietako Elkartea: Distázate con nosotros, Niño Jesús

- Virgen de Guadalupe Extremadurako Etxea: Reino Medieval

- Sansomendi-Ali Lagun Taldea: El imperio Gasteiztarra

- Baila y Disfruta Kultur Elkartearen Konpartsa: En busca del queso perdido

- Zabalganako Konpartsa Kultur Elkartea: Bosque encantado de Zabalgana

- Eskaut Esperantza Kultur Elkartea: Boda en Las Vegas (Elvis Presley y Marilyn Monroe)

- Guillermo Chaminade - Marianistas Ikastetxeko Gurasoen Elkartea: Trolls

- Carmelitas Ikastetxeko Guraso Elkartea: Soul Inhauteriak

- "Euskobarça" Gasteizko Barçazaleak: Geisha eta samurai gasteiztarrak

- Iritsi Gara Elkarte Sozio-Kulturala: Aranbizkarra se viste de fantasía

- Ana Maria Rivier Gurasoen Elkartea: Presen Ragnarok

- Egibide-Nieves Cano Ikastetxeko Gurasoen Elkartea: Kirolbide Rugby Cup

- San Jose de Calasanz - Escolapios Ikastetxeko Gurasoen Elkartea: Galacticalas

- San Viator Kultur Elkartea - N.S.C.C. Kofradia: SANVI, 25 años de alegría, ilusión y... "Contigo somos +"

- Artzai Onaren Parrokiako "Zaranbiz" Kultur Elkartea: La leyenda de Zeldamaga