Itxi

Herriak eta Hiriak

Otsailaren 28-martxoak 4

Desfileak, festa eta mozorroak nagusi, ostegunetik aurrera, Donostiako Inauterietan

EiTB.EUS

26 konpartsak hartuko dute parte otsailaren 28tik martxoaren 4ra, Donostiako Inauterietan. Lara Aranzabalek diseinatu du jaietako kartela, eta Maider Lopez izango da aurten Momo Jainkosa.

  • Maider Lopez, Momo Jainkosa

    Maider Lopez, Momo Jainkosa. Argazkia: Donostiako Udala

Ostegun honetan, otsailaren 28an, hasiko dira Donostiako Inauteriak, eta martxoaren 4ra arte, alegia astebetez, jai-giroa izango da nagusi Gipuzkoako hiriburuan. Aurten, 26 konpartsak hartuko dute parte Inauterietako desfileetan, martxoaren 2an eta 3an.

Kartelari dagokionez, Lara Aranzabal Segura tolosarra da olanaz mozorrotutako olagarroaren diseinatzailea. Egilearen azalpenaren arabera, itsasotik kaleko giro onaz jabetu den olagarro xelebrea irudikatzen du kartelak. Ondarretan aurkitu dituen gauzekin mozorrotu eta Donostiako festarekin bat egitea erabaki duen olagarroa da, hain zuzen.

2019ko Momo Jainkosa, berriz, Maider Lopez izango da, Denok Taldeak konpartsakoa. Ana Gil, Mikel Nuñez eta Judith Sanchez konpartsakideak izango ditu Inauterietan lagun Momok.

Bestalde, Donostia Festaren eskutik jantzi onenaren saria banatuko dute aurten. Otsailaren 28an egingo duten aurkezpenean parte hartzen duten konpartsa guztiak izango dira saria eskuratzeko hautagai. 4.000 euro emango dituzte saritan, erosketa txartelen bidez. Txartel horiek Donostiako oihal-dendetan xahutu ahalko dituzte irabazleek, Inauterietako mozorroak musu-truk erosi ahal izateko.

Irabazleen izenak konpartsen aurkezpena bukatutakoan jakinaraziko dituzte. Jaietako zinegotziak azaldu duenez, lehiaketan parte hartzea borondatezkoa da.

Egitaraua

Otsailak 28

16:31 Haurtxokoa inauterietarako apaintzen Bidebietako haurtxokoan

17:31 Inauteri-tailerrak Aiete (inauterietako apainketa) eta Egiako (zure kareta sortu) haurtxokoetan

17:31 Inauteri-tailerrak Groseko gaztelekuan (Harri Potter: Hogwarts prestatzen)

18:01 Inauteri-tailerrak Martutene (itsas-inauterien prestaketa), Intxaurrondo (ostegun gizeneko jolas potoloak), Gros (Inauterietako mozorroa prestatzen: Superheroiak), eta Amarako haurtxokoetan (Veneziar maskarak)

18:01 Inauteri-tailerrak Bidebieta (Inauterietako apainketa), Amara (Inauterietako apainketa eta mozorro prestaketa) eta Egiako gaztelekuetan (gaztelekua mozorrotzen)

18:31 Inauteri- tailerra Intxaurrondoko gaztelekuan (aurpegiak margotzen)

19:01 MOMO JAINKOSAREN ETORRERA HIRIRA. Ibilbidea: Konstituzio pl., San Jeronimo, Fermin Kalbeton, San Juan, Boulevard, Elkano, Gipuzkoa pl., Txurruka, Askatasunaren hiribidea, Cervantes pl., Kontxa pasealekua, Londres Hotela Los Pasai txarangak lagundurik

19:01 Zubietako ZANPANTZARRAK Boulevard eta Parte Zaharretik

19:01 DONOSTIA EUSKAL INAUTERIAZ BLAI! Parte Zaharrean barrena (20:01etan: emanaldia Konstituzio plazan) Parte hartuko duten dantza taldeak: Eskola, Goizaldi eta Trebeska

19:31 MOMO JAINKOSARI HARRERA eta giltzak emango zaizkio Londres hotelean

21:01 KONPARTSEN AURKEZPENA Donostia Arena 2016 - Ilunben. Emanaldiko parte-hartze ordena: Bóveda, Karmelo Txiki, La Salle, Mystic, Betiko Zuhaitz, Lagun Artea, Santa Bárbara, Aitor Ikastola, Denok Taldea, Alegría de Alza, Tóxic, Titanes, Eureka, Dance Factory, Eclipse, Txingor, Mi Nuevo Potosí, Furius, Fama, Showtime, Konpartsa Gurea Elkartea, Thámessis, Odissey, Euforia, Intxaur Txiki, Txasiss

23:06 INAUTERIETAKO JANTZIEN DISEINUEN I. SARIA: SARI BANAKETA Donostia Arena 2016 - Ilunben. Babeslea: Garbera Merkataritza Zentroa. Laguntzailea: Donostiako Modaren Klausterra

Martxoak 1

17:01 Inauterietako dantzaldia Groseko haurtxokoan

17:31 Inauteri festa: mozorro desfilea eta merendola Aieteko haurtxokoan

17:31 Ostiral mehe, inauteri gozo Aieteko gaztelekuan

17:31 Inauteri-festa Egia eta Groseko haurtxokoetan

17:31 Inauteri festa eta mozorro lehiaketa Egia, Martutene eta Groseko gaztelekuetan (Harry Potter)

18:01 Itsas-inauteri festa Martuteneko haurtxokoan

18:01 Inauteri-tailerra Amara (makillaje) eta Bidebietako gaztelekuetan (Inauterietako diademak)

18:01 AMARA BERRIKO INAUTERIAK: “ASIA/AMARA BERRI”. Haurrentzako mozorro-lehiaketa Arcco merkataritza-gunearen 1. solairuan. Kategoria bakarra: 0-15 urte

18:31 LOS BEBES DE LA BULLA konpartsa hiriko kaleetan barrena. Ibilbidea: Euskal Herria, Aldamar, Bretxa, San Juan, Boulevard, Elkano, Gipuzkoa pl., Txurruka, Getaria, Bilbao pl., Prim (San José Ikastetxea), Moraza, Errege Katolikoak, Artzai Ona, San Martin, Loiola, San Martzial, Getaria, Txurruka, Gipuzkoa pl., Elkano, Boulevard, Nagusia (Kursaal kasinoa), Boulevard, Narrika, Arrandegia, San Juan (Orixe ikastola)

18:31 Mozorro-festa Intxaurrondoko haurtxoko eta gaztelekuan

18:31 Inauterietako makillaje tailerra Amarako haurtxokoan

18:31 MOMO JAINKOSARI LAGUNTZEN LONDRES HOTELETIK. Kalejira jendetsua TAUPADA batukadarekin Londres Hoteletik. Ibilbidea: Londres hotela, Kontxa pasealekua, Ijentea, Boulevard, Elkano, Gipuzkoa pl., Txurruka, Getaria, Bilbo pl., Alfonso VIII, Artzai Ona, Urdaneta (Koldo Mitxelena)

19:01-21:00 CARNIVAL BOX: musika zuzenean Ferrerias plazan (Arkupe tabernaren ondoan)

19:01 KONPARTSEN AURKEZPENA Urdaneta kalean (Koldo Mitxelena). Emanaldiko parte-hartze ordena: Santa Bárbara, Odissey, Fama, Aitor Ikastola, Bóveda, Eureka, Betiko Zuhaitz, Euforia, Mystic, Thámessis, Intxaur Txiki, Karmelo Txiki, Txasiss, Showtime, Eclipse, Denok Taldea, Konpartsa Gurea Elkartea, Furius, Mi Nuevo Potosí, La Salle, Alegría de Alza, Lagun Artea, Tóxic

20:01 LANPERNEN KONPARTSA Union Artesanaren eskutik Gauerdi txarangak lagunduta. Ibilbidea: Aldamar, Iñigo, Narrika, Abuztuaren 31, Nagusia, Fermin Kalbeton, Bretxa, San Juan, Arrandegi, Konstituzio pl., Narrika, Iñigo, Aldamar, Euskal Herria

21:46 Betiko Zuhaitz konpartsaren desfilea Intxaurrondo auzotik. Ibilbidea: Zarategi, Txara, Zarategi

22:01 Thámessis konpartsaren emanaldia Bidebietako frontoian

Martxoak 2

Aitor Ikastola eta Denok Taldea konpartsen desfilea Egiako kaleetan barrena. Ibilbidea: Mandasko Dukea, Egia, Ametzagaña, Sibilia, Karmengo Andre Maria, Martin Santos pl.

11:31 GOIZTIRIETARA. Inauterietako kalejira Los Pasai txarangarekin, Zuloaga plazatik Londres hoteleraino. Ibilbidea: Zuloaga pl., Abuztuaren 31, Narrika, Fermin Kalbeton, Bretxa, San Juan, Boulevard, Ijentea, Kontxa pasealekua, Londres hotela. Etorri pijaman, kamisoian, mantalan, prakamotzetan edo luzean... baina ez ahaztu burukoa!!

11:51 GOIZTIRIAK MOMO JAINKOSARI. Agur koral herrikoia Kontxa pasealekuan (Londres hotela)

12:01 INUDE ETA ARTZAINEN KONPARTSA Antiguotarra Dantza Taldearen eskutik. Ibilbidea: Alfonso XIII.aren pl. (merkatu zaharra), Matia, Benta Berriko pl., Maestro Guridi, Juan de Garai, Matia, Gaskuña pl., Erregezaintza, Arantzazuko Ama, frontoia

12:01 HERRIDANTZA KONPARTSA Parte Zaharra eta Boulevardean barrena. Ibilbidea: Zuloaga pl., Abuztuaren 31, Nagusia, Portu, Kaia, Ijentea, Boulevard, Bretxa, Fermin Kalbeton, Narrika Konstituzio plaza

12:01 TANGO DANTZARIAK KALEAN Boulevardeko kioskoan A.G.A.T.A. (Asociación Gipuzkoana de Amigos del Tango Argentino) elkartearen eskutik

12:01 3TXULO txaranga Parte Zaharretik

12:16 GUZTIOK MOMO JAINKOSAREKIN UDALETXERA. Kalejira Los Pasai txarangarekin Kontxako pasealekuan barrena

12:31 BOTEREA MOMO JAINKOSAREN ESKUETARA PASATZEA Udaletxeko udalbatza-aretoan

12:31 “INTXIXU” EUSKAL INAUTERIA Gero Axular Dantza taldearen eskutik. Ibilbidea: Gipuzkoa pl., Elkano, Boulevard, Narrika, Konstituzio plaza

13:01 “INTXIXU” EUSKAL INAUTERIA Gero Axular Dantza taldearen eskutik eta HERRIDANTZA KONPARTSA Konstituzio plaza

16:31 Karakterizazio-tailerra Antiguako haurtxokoan

16:31 Familiarekin Jolasean Aieteko haurtxokoan (maskara originalak)

17:01 Familiarekin Jolasean Martutene (Inauterietako maskarak), Amara, Bidebieta (inauterietako makillajea), Egia (mozorrofest), Gros (Veneziar maskarak) eta Intxaurrondoko haurtxokoetan (zure maskara diseinatu)

17:01 INAUTERIETAKO DESFILEA. Konpartsa eta karrozen lehiaketa. Zirkuitua: Boulevard, Hernani, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa pl., Legazpi, Boulevard

17:31 Mozorro-desfilea Antiguako haurtxokoan

17:31 Inauteriak ospatzen Aiete gaztelekuan (inautrivial festa)

18:01 LOS BEBES DE LA BULLA konpartsaren irteera. Ibilbidea: Euskal Herria, Aldamar, Bretxa,. Sarriegi pl., Esterlines, San Jerónimo, Enbeltran, Nagusia, Ijentea, Nagusia, Portu (Portaletaseraino eta buelta), San Jerónimo, abuztuaren 31, Narrika, Fermin Kalbeton, Bretxa, Aldamar, Soraluze, San Bizente

18:01 HAURRENTZAKO INAUTERI-FESTA Antzoki Zaharrean. Opariak zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean. Jaso zure gonbidapena Donostia Kultura festak unitatean (Konstituzio pl., 1-1go). Derrigorrezkoa mozorroturik (laguntzaileak ere)

18:01 Inauteri-festa eta mozorro lehiaketa Amara, Martutene eta Egiako gaztelekuetan (maskara tailerra)

18:31 Karaoke eta dantza Intxaurrondoko gaztelekuan

18:31 Mozorrofest eta Insta lehiaketa Bidebietako gaztelekua

18:31 Inauteri-festa eta tailerrak Aiete (aurpegi margoketa), Amara (aurpegi margoketa), Bidebieta (mozorro eroen jolasa), Egia (piñata), Gros (mozorro desfilea), Martutene (makillaje tailerra) eta Intxaurrondoko haurtxokoetan (makillaje tailerra)

19:01 Inauteri festa: desfilea eta merendola Antiguako gaztelekuan

19:01 Gaztelubideko fanfarrearen irteera. Ibilbidea: Abuztuaren 31, Narrika, Konstituzio pl. (emanaldia), Arrandegi, Esterlines, Portu, Nagusia eta Gaztelubidera itzultzea

19:01 DONOSTIAKO INAUTERIETAKO ANTZINAKO KONPARTSAK: 19:01 Lorezainen konpartsa Eskolaren eskutik Illunbe bandak lagunduta. Ibilbidea: Zuloaga pl., abuztuaren 31, Nagusia, Boulevard, San Jeronimo, Enbeltran, Sarriegi pl., Bretxa, Fermin kalbeton, San Jeronimo, Konstituzio plaza

19:01 Irrintzi danborrada Joselontxos txarangak lagunduta. Ibilbidea: Bretxa, San Juan, Fermin Kalbeton, Narrika, abuztuaren 31, Nagusia, Portu, Konstituzio plaza

19:31 Lanpernen konpartsa Union Artesanaren eskutik Gauerdi txarangak lagunduta. Ibilbidea: Euskal Herria, Aldamar, Iñigo, Narrika, abuztuaren 31, San Jeronimo, Konstituzio plaza

19:31 Amarako Kaldereroen konpartsa Los Pasai txarangak lagunduta. Ibilbidea: Ramon Labaien pl., Okendo pl., Boulevard, San Juan, Fermin Kalbeton, Narrika, Abuztuaren 31, San Jeronimo, Konstituzio plaza

20:01 Oilarren konpartsa Gaztediren eskutik Deidar txarangak lagunduta. Ibilbidea: Gipuzkoa pl., Elkano, Boulevard, Narrika, Fermin Kalbeton, San Jeronimo, Konstituzio plaza

19:31 3TXULO txaranga Parte Zaharretik

20:01 DONOSTIAKO INAUTERIETAKO ANTZINAKO KONPARTSAK Konstituzio plazan

20:01 SAMBASTIAN SAMBA CARIOCA taldearen emanaldia Urdaneta kalean (Koldo Mitxelena)

20:01-23:01 FESTAN BLAI INAUTERIETAN TXURRUREKIN ETA JAVI BUJEDA DJarekin! Bretxan; fotomatoia, jolasak eta opariak

22:01 TAUPADA batukada Parte Zaharretik

22:01 JOSELONTXOS txaranga Parte Zaharretik

22:01 ROCKALEAN rock musikako ikuskizun ibiltaria Parte Zaharretik

Martxoak 3

09:01 INAUTERIETAKO DIANA Udalaren Txistulari Taldearen eskutik, oinezkoentzako kaleetan eta Parte Zaharrean barrena

10:00-14:30 ESKULANGINTZA AZOKA, Gabiltza eskulangile taldearen eskutik, San Juan Kalean

11:01 La Salle konpartsaren desfilea Loiolako Erriberak eta Loiolako kaleetan barrena. Ibilbidea: Gregorio Ordoñez, Bartzelona hiribidea, Juan Zaragüeta, Loiola zeharbidea, Urbia, Aralar mendia, Latsarien plaza

11:31 EUSKO-TTISH KONPARTSA Parte Zaharreko kaleetan Ibilbidea: Zuloaga plaza, San Juan, Bretxa, San Lorenzo, Esterlines, San Jeronimo, Konstituzio pl., Portu, San Jeronimo, Enbeltran, Bilintx, Lasala pl., Ijentea, Nautiko, Ijentea, Boulevard (Kioskoa), San Juan, Sarriegi plaza

11:31 INAUTERIETAKO HAUR EMANALDIA Victoria Eugenia antzokian. Parte-hartze ordena: Intxaur Txiki, Karmelo Txiki, Konpartsa Gurea Elkartea, Eclipse, Txasiss, Aitor Ikastola, Alegría de Alza, Denok Taldea, Mystic, Fama. Gonbidapenak, eserlekuak bete arte, Donostia Kultura festak unitatean (Konstituzio pl., 1-1.a)

11:46 LORAZAINEN KONPARTSA Eskolaren eskutik Illunbe bandak lagunduta. Ibilbidea: Kursaal, Erregina Erregeordea, Boulevard, Boulevardeko Kioskoa Boulevard, San Juan-Bretxa, Fermin Kalbeton, San Jeronimo, Konstituzio plaza

12:01 LOS BEBES DE LA BULLA konpartsaren irteera. Ibilbidea: San Juan, Fermin Kalbeton, Nagusia, Boulevard, Nagusia, Portu, San Jeronimo, Konstituzio plaza

12:01 OILARREN KONPARTSA Gaztediren eskutik Deidar txarangak lagunduta. Ibilbidea: Gipuzkoa pl., Elkano, Boulevard, Nagusia, Fermin Kalbeton, Narrika, Boulevard, San Jeronimo, Konstituzio plaza, Narrika, Abuztuaren 31, Nagusia, Boulevard

12:01 Lagun Artea konpartsaren desfilea Groseko kaleetan barrena. Ibilbidea: Euskadi pl., Mirakruz, Secundino Esnaola, Segundo Izpizua, Txofre plaza

13:01 EUSKO-TTISH KONPARTSA Konstituzio plazan

13:31 OILARREN KONPARTSA Gaztediren eskutik Deidar txarangak lagunduta Konstituzio plazan

13:46 LORAZAINEN KONPARTSA Eskolaren eskutik Illunbe bandak lagunduta Konstituzio plazan

14:01 LOS BEBES DE LA BULLA ETA LOREZAIN KONPARTSEK haiekin dantzatzera gonbidatzen zaituzte Konstituzio plazan

17:01 INAUTERIETAKO DESFILEA. Konpartsa eta karrozen lehiaketa. Zirkuitua: Boulevard, Hernani, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza, Legazpi, Boulevard

17:46 LOS BEBES DE LA BULLA konpartsaren irteera. Ibilbidea: San Bizente, abuztuaren 31, Nagusia, Boulevard, Ijentea, Nautikoa, Alderdi Eder (udaletxea), Alderdi Eder, Nautiko, Ijentea, Nagusia, Fermin Kalbeton, San Jeronimo, Konstituzio pl., San Jeronimo, Esterlines, Narrika, Fermin Kalbeton, San Juan, San Bizente

18:01 HAUR JAIALDIA Easo kalean, 43 (suhiltzaileen egoitza zaharra). Arratsalde honetan musikarekin sukaldatuko dugu! Etorri sukaldari jantzita eta erakutsi zure sukaldaritzako trebetasunak. Sarrera librea, bete arte. Adina: 6-10 urte

18:01 MOZORRO-FESTA +55... eta gehiago udaletxeko pleno aretoan. Dantzaldia DUO IMPERIAL taldearekin, merendola eta sospresak. Sarrera Alderdi-Edertik. Derrigorrezkoa mozorroturik. Sarrera librea, lekua bete arte

19:31 PATRUYASOS, ikuskizun ibiltaria Parte Zaharreko kaleetatik. Irteera: Konstituzio plaza

19:31 JOSELONTXOS txaranga Parte Zaharreko kaleetatik

Martxoak 4

MOMO JAINKOSAREN BISITAK zaharren egoitzetara eta ospitaleetara

19:31 SARDINAREN EHORZKETA. Segizio mexikarra Zo-Zongó eta Eureka taldeekin; deabruak, apaizak, mojak, alargunak... sardinari laguntzen Los Pasai eta Los Incansables txarangeekin Ibilbidea: Bilbo plaza, Getaria, Txurruka, Gipuzkoa pl., Elkano, Boulevard, Alderdi Eder

20:01 SARDINA ERRETZEA BAI, BAINA INAUTERIA EZ DA AMAITU!

Martxoak 5

18:01 Txokolatezko sardinak Bidebietako gaztelekuan

18:01 Sardina-ehorzketa Martuteneko gaztelekuan

Martxoak 8

18:31 Veneziar maskarak Bidebietako haurtxokoan

Martxoak 9

11:01 Euforia, Konpartsa Gurea Elkartea, Intxaur Txiki eta Txingor konpartsen desfilea Intxaurrondoko kaleetan barrena. Ibilbidea: Baratzategi, Gaztela, Extremadura, Galizia, Sagastieder plaza

12:01 KANTUJIRA mozorrotua Loiola auzotik. Irteera: Eliza kaletik. Antolatzailea: Donostia Kultura eta Loiolako Euskara Batzordea

17:01 KONPARTSEN DESFILEA Loiolako Erriberas auzoko kaleetan barrean. Ibilbidea: Nemesio Etxaniz, Bartzelona hiribidea, Gregorio Ordoñez. Parte-hartzaileak: Euforia, Titanes, Eclipse, Furius, Hau Umorea, Eureka, Alegria de Alza, Odissey, Betiko Zuhaitz, Toxic, Lagun Artea, Aitor Ikastola, Intxaur Txiki, Txingor, Santa Barbara eta Thamessis

17:01 Mystic konpartsaren desfilea Altzako kaleetan barrena. Ibilbidea: Roteta, Herrera pasealekua, Altza pasealekua, Larratxo pasealekua, Bertsolari Txirrita, Harrobieta

21:31 KONPARTSEN AURKEZPENA Harrobietan. Parte-hartzaileak: Alegria de Alza, Betiko Zuhaitz, Dance Factory, Eclipse, Euforia, Eureka, Furius, Konpartsa Gurea Elkartea, Mystic, Odissey, Santa Barbara, Showtime, Thamessis, Titanes, Toxic eta Txasiss

Martxoak 10

11:01 ELTZE FESTA Altzan. KONPARTSEN DESFILEA. Parte hartzaileak: Activa Dance, Aitor Ikastola, Alegria de Alza, Betiko Zuhaitz, Dance Factory, Eclipse, Euforia, Eureka, Fama, Furius, Konpartsa Gurea Elkartea, Hau Umorea, Intxaur Txiki, La Salle, Lagun Artea, Mystic, Odissey, Santa Barbara, Showtime, Thamessis, Titanes, Toxic, Txasiss eta Txingor

Martxoak 16

17:01 KONPARTSEN DESFILEA Bidebietan. Parte hartzaileak: Alegria de Alza, Euforia, Fama, Furius, Konpartsa Gurea Elkartea, Mystic, Santa Barbara, Thamessis eta Titanes. …ETA GAINERA HAURRENTZAKO BARRAKAK GIPUZKOA PLAZAN