14:04

Herriak eta Hiriak

Iruzurra

Nagusiak engainatuta, led bonbillak saltzen ari dela ohartarazi dute Gasteizen

EITB.EUS

Legeak bonbillak aldatzea derrigortzen duela sinestarazita, etxeko etxe ledak saltzeagatik bost pertsona identifikatu zituzten joan den astean Zabalgana auzoan.

  • Led bonbilla bat.

    Led bonbilla bat. ETBren bideo batetik ateratako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gasteizen komertzialen bidez led argiak modu oldarkor eta engainagarrian saltzen ari direla saltzen ohartarazi du Arabako hiriburuko Udaltzaingoak. Komertzialen atzean dagoen enpresa elektrizitate-hornikuntza komertzializatzen duen enpresa ospetsu baten izenean ari da argiak saltzen.

Udaltzaingoak adierazpen batean azaldu duenez, enpresa horretatik etxeetara –gehienetan adineko pertsonenak– jotzen dute bonbilla horiek erostea derrigorrezkoa dela esanez. Ondoren, energia-konpainia aldatzeko aukera eskaintzen dute. Joan den astean etxez etxe horrela jokatzen ari ziren bost pertsona atzeman zituzten Zabalaganen.

Izapide batzuk egin ostean jakin da eskudirutan kobratzen ez duten arren, enpresak 36 hilabetera arteko finantzaketa eskaini ziela banku-helbideratze bidezko kontratuak baliatuz. Led argiak eskuratzeko kontratu horiek 1.200 eurotik 2.750 eurora bitartekoak izan dira; kasuetako batean 72 bonbillakoa zen kontratua.

Udaltzaingoak gogorarazi du joan den urrian Gobernuak debekatu egin zuela atez ate gasa eta elektrizitatea saltzea –"ate hotzean saltzea" esaten zaio praktika horri– -kontsumitzaileak ez badu espresuki halakorik eskatu. Gainera, ez dago bonbilla normala horrelakoengatik aldatzera behartzen duen araurik.

Zer egin ziria sartu badizute?

Herritarren batek zerbitzu hori kontratatu baldin badu, jakin dezala atzera egiteko eskubideari esker 14 eguneko epea duela kontratuari uko egiteko, produktua jasotzen duenetik hasita.

Bestalde, Udaltzaingoak azpimarratu nahi izan du oso garrantzitsua dela adineko pertsonei ezezagunei atea ez zabaltzeko gomendatzea eta, are garrantzitsuagoa, datu pertsonalak ez emateko eta dokumentuak aurretiaz senideekin kontsultatu gabe ez sinatzeko eskatzea.

Zalantzarik izanez gero, 092 zenbakira deitzea komeni da, patruila batek salmentaren legezkotasuna egiaztatu eta engainua baztertu dezan.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena