Gizartea -

Kontsumobide

Etxeetan led argiak jartzeko publizitate faltsua banatzen ari dela jakinarazi dute

Kontsumobidek ohartarazi du etxeetan led argiak jartzeko derrigortasunari buruzko publizitate faltsua banatzen ari dela, eta horiek jartzea derrigorrezkoa ez dela jakinarazi du.

Led bonbilla bat. Argazkia: EiTB.
Gizon batek led bonbilla bat heltzen du eskuarekin.
Led bonbilla bat. Argazkia: EiTB.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumobidek jakin du enpresa batzuek iragarki-kartelak jarri dituztela atari batzuetan eta, horietan, etxebizitzetako argiak aldatu eta horien ordez led argiak jartzeko derrigortasunaren berri ematen dutela.

Hori dela eta, Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak nabarmendu du ez dela derrigorrezkoa etxeetako bonbillak aldatu eta LED argiak jartzea. "Mota horretako argiak eskuratzeak ekar dezakeen gastu ekonomiko garrantzitsua dela eta, horiek jartzea derrigorrezkoa ez dela jakinarazi nahi dizuegu".

Era berean, Kontsumoko Euskal Institutuak zera gogorarazi nahi du: "Etxeetara eginiko bisitetan egiten diren erosketak merkataritza-establezimendutik kanpo egiten diren kontratutzat jotzen dira; beraz, 14 egun dituzu atzera egiteko eskubidea baliatzeko, alegia, produktua itzultzeko, arrazoirik baliatu gabe eta zehapenik jaso gabe".

Erosketa eraginik gabe utziz gero 14 eguneko epean, lotutako finantzaketa-kontratua ere baliogabetzen da, halakorik egonez gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Iruzurrak albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Elektrizitatea albisteak KontsumoBIDE gaur