Herriak eta Hiriak
Aste Nagusia
Martxan da Bilboko 2019ko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko bozketa
eitb.eus
Ekainaren 10etik 14ra bitartean bozkatu ahalko da Euskal Museoan, Bilboko Udalaren webgunean edo hedabide laguntzaileen webguneetan.
-
Epaimahaiko kideak, kartel finalistekin. Argazkia: Bilboko Udala.
Bilboko 2019ko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko bozketa astelehen honetan abiatu da, eta ostirala arte egongo da zabalik, ekainaren 14ra arte.
Erabakiaren % 66 herritarren botoen esku egongo da (aurrez aurre edo webgunearen bidez eman ahalko dute botoa), eta gainerakoa epaimahai teknikoak erabakiko du.
Aurtengo epaimahaia honakoek osatu dute: Itziar Urtasun Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Yolanda Diez zinegotziak; Ziortza Larreategi, Bilboko Konpartsetakoa; Joseba Solozabal kazetaria, 2009ko pregoilaria, eta Iraide Egia, Sandra Atutxa, Esmeralda Herlo, Jose Felix Ruiz, Andrea Estankona eta MawatreS diseinu eta komunikazio arloko profesionalak.
KARTEL FINALISTAK
FESTAK BIHOTZEZ:
BETI MARIJAIA:
HASIERA:
WE LOVE MARIJAIA:
GURE MUNDUA:
BILBAO CON LOS BRAZOS ABIERTOS: