Itxi

Herriak eta Hiriak

SAN FERMIN

350 boluntariok osatuko dute Gurutze Gorriaren operatiboa sanferminetan

EITB.EUS

Gurutze Gorriak 665 pertsona artatu zituen 2018ko sanferminetan.

  • Buruhandi bat Gurutze Gorriko esku-ohe batean

    Buruhandi bat Gurutze Gorriko esku-ohe batean. Argazkia: Nafarroako Gurutze Gorria

Zerbitzuaren 228 orduetan zehar txandakatzen joango diren 350 boluntariok osatuko dute Gurutze Gorriak 2019ko sanferminetarako osatu duen taldea.

Boluntario horiek Ablitas, Buñuel, Burlata, Cintruenigo, Cortes, Lizarra, Lodosa, Melida-Zarrakaztelu, Mendabia, Iruñea, Zangoza, Tafalla eta Tuterako tokiko biltzarretako kideak dira. Horiez gain, Gurutze Gorriko lurraldeetako biltzarretako 28 boluntario eta Italiako Gurutze Gorriko 4 ere egongo dira.

Uztailaren 5eko 20:00etatik uztailaren 15eko 20:00etara Gurutze Gorria jaietako 100 ekitalditan egongo da. Gainera, 3 sorospen postu jarriko dituzte Txupinazoaren inguruan uztailaren 6ko 10:00etatik: Santo Domingo aldapan, San Saturnino parrokiaren atarian eta Karlos III.a etorbidean.

Hiru postuek medikuak, erizainak, sorosleak, anbulantzia zerbitzua eta laguntza emateko ibilgailuak izango dituzte, baita desfibriladore erdiautomatikoak ere.

Gurutze Gorriak 665 pertsona artatu zituen 2018ko sanferminetan.

Entzierroak

Gurutze Gorriak 100 pertsona baino gehiago eta 10 anbulantzia izango ditu entzierroetan. Lasterketa bakoitzean izaten diren gertakariak sistema telematiko baten bidez jakinaraziko dira, Interneten bidez, anbulantzien eskaerak eta esleipenak errazteko.

Gurutze Gorria, 100 ekitalditan

Jaietako egitarauari dagokionez, Gurutze Gorria 100 ekitaldi baino gehiagotan izango da prebentzio lanak egiten.

Iruñeko Gurutze Gorriaren Sorospen Basea eguneko 24 orduetan egongo da operatibo uztailaren 6tik 14ra bitartean.

Operatiboa indartu egingo dute hilaren 5etik 7ra eta 12tik 15era Vazquez de Mella ikastetxean Lehen Arretako unitate bat jarrita. Uztailaren 5eko 08:00etatik 7ko 20:00etara eta uztailaren 12ko 20:00etatik 15eko 08:00etara egongo da zabalik.

Su artifizialetan, jaietako egun bakoitietan Gurutze Gorria arduratuko da Zitadela barruko segurtasunaz. Horri jaietako esparru jendetsuetan prebentzio lanetan arituko den unitate motorduna gehitu behar zaio.

Drogen, hiesaren eta indarkeria sexistaren inguruko sentsibilizazioa

Nafarroako Gazteen Gurutze Gorria Gazte Gunean arituko da lanean, gunea dinamizatzen eta drogen, hiesaren eta indarkeria sexistaren inguruan sentsibilizatzen. Gainera, kontsultetarako zerbitzu anitzeko kanala eta baliabide zuzenak eskainiko ditu telefonoz, sobredrogas@cruzroja.es postaren bidez eta sare sozialen bidez.

Enplegu Planak, berriz, 58.000 mahai-zapi banatuko ditu Iruñeko 46 ostalaritza-lokaletan, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartearekin lankidetzan, lan esparruko berdintasunaz sentsibilizatzeko.