Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Hauteskunde orokorrak

Adimen urritasuneko pertsonek botoa emateko aukera izan dute

Naiara eta Iñaki 'oso pozik eta oso emozionatuta' agertu dira botoa eman eta gero. 2019ko hauteskunde orokor hauek bereziak eta neurri batean, historikoak, adimen urritasuna dutenentzat.

  • Hauteskunde orokorrak. Irudia: EFE

    Hauteskunde orokorrak. Irudia: EFE

    4:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Historiko hitza askotan erabili dugu. Agian ‘merkeegi’ askotan, zerbaitek edo norbaitek duen garrantzia adierazteko. Baina, ukaezina da, 2019ko hauteskunde orokor hauek bereziak eta neurri batean, Historikoak direla, adimen urritasuna dutenentzat. Pasa den abenduan onartu zen hauteskunde legearen erreformari esker, sufragio eskubidea berreskuratu dutelako.

Estatuan 100.000 dira. Hego Euskal Herrian 8000 gizon-emakume.

Iñaki eta Naiaren kasua da. Naiararentzat ez da esperientzia berria, 36 urte ditu eta botoa eman izan du orain baino lehen. Duela 10 urte, epaile batek eman zuen ezgaitasun agindua tarteko, botoa emateko eskubidea kendu zioten arte. Gaur berreskuratu du bozkatzeko ahalmena. 'Oso ondo eta oso emozionatuta nago. Lortu dut' esan du Euskadi Irratian Naiarak. Naiara amarekin joan da, eta ama alaba baino 'urduriago' heldu da ama hauteslekura.

Iñakirentzat aldiz, gaurko goiza, are bereziagoa izan da. 38 urte ditu, adimen urritasuna eta abenduko lege aldaketari esker, gaur eman du lehen aldiz botoa. Irribarrea ahotik kendu gabe, hauteskunde saioak eta eztabaidak jarraitu dituela aitortu digu. Atzegiko pisu batean bizi da Iñaki eta alboan du gaur, Maddi Basoko, bere erreferentziazko pertsona. 'Pozik' dagoela aitortu digu Iñakik.

Maddiren esanetan 'beste pertsona bat bezala konsideratzeko laguntzen duen neurri bat da' sufragio eskubidea.

Maiatzaren 26an ere Iñakik eta Naiarak alkate eta zinegotziak aukeratzeko botoa emango dute.