Euskadi Irratia
Audientzia
123.000 entzulek egiten dute bat Euskadi Irratiarekin egunero astelehenetik ostiralera, CIESen datuen arabera
EITB Media
Azken neurketarekin alderatuta, % 20 hazi da Euskadi Irratiaren audientzia. Oro har, EiTB Taldeko euskarazko irrati guztien entzule kopuruak egin du gora.
-
Euskadi Irratia
Goranzko joerari eusten dio Euskadi Irratiak, CIES etxeak egindako azken neurketaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan 123.000 entzulek egiten dute bat egunero, astelehenetik ostiralera. Aurreko neurketaldiko datuekin alderatuta, % 20 inguru egin du gora EiTB Taldeko euskarazko irrati generalistaren audientziak. Gainera, beste neurketa-sistema batzuen joerak berresten ditu, hala nola EGMrenak, eta Gipuzkoan irrati liderra da.
Gazteak ere goranzko joerari eutsi dio CIESen azken neurketan. Aste barruan, 113.000 entzulek egiten dute bat EITBko irrati gaztearekin. Kasu honetan ere abenduko nerutaldiko datua hobetu, eta audientzia % 20 hazi da azken hilabeteetan.
Radio Euskadi, Radio Vitoria eta EITB Musika, bestalde, aurreko CIES azterlanaren antzeko kopuruetan daude. Oro har, gaztelaniazko irrati generalista 185.000 pertsonarengana iristen da astelehenetik ostiralera EAEn eta Nafarroako Foru Erkidegoan.
Radio Vitoriak, berriz, 26.000 entzule ditu Araban, audientzia leialari eta erreferentziazko posizioari du, hain zuzen ere. EITB Musikak, azkenik, 25.000 entzule lortu ditu EAEn eta Nafarroan.
Orotara, EITBk 1.200.000 ikusle eta entzule baino gehiagorekin egiten dut bat egunero
Telebistari dagokionez, ETB2 527.000 pertsonarengana iristen da astelehenetik ostiralera; ETB1ek 200.000 ikus-entzule inguru ditu, eta EITBko irrati eta telebista taldeak, orotara, 1.226.000 laguneko audientzia eskuratu dute lanegunetan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa osoan.
CIES Azterlanak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako komunikabideen kontsumoa aztertzen du duela ia 40 urtetik, eta urtean bi neurketa-olatu egiten ditu. Estudio General de Mediosekin (EGM) batera, irrati-kontsumoak ezagutzeko erreferente nagusia izateaz gain, telebista-audientziak ere neurtzen ditu, besteak beste.