Amarauna
Kataluniako calçotak
Katalunian baino lehen probatu dituzte "calçotak" Amaraunean
Arantxa Arza | EITb Medi
Otsaila-martxoa aldera hasiko dira bete-betean "calçotadak" Katalunian. Haien aurretik, Susana Lopezek, Zaldibian bizi den kataluinarrak, etxean erreta ekarri dizkie internetez eskuratu dituen "calçotak" Euskadi Irratiko estudiora.
-
Susana Lopez calçota jateko prestatzen
20:26 min
Sugarra behar dute tipulen familiako landare hauek ondo egiteko. Ondo erre ondoren, egunkari-paperean ondo bildu eta egosten segitzen dute. Janariaren aitzakian Susana Lopezek bere historia kontatu digu: oporretan etortzen hasi ziren Zaldibiara, tokia gustatu eta asteburuak pasatzeko etxea erosi zuten. Azkenean, bertara etorri ziren bizitzera orain 8 urte. Aita Ferra Adria eta Roca anaien garaikide, sukaldari-ikasketak egina eta sukaldaritzan iaioa. Handik jaso du, neurri batean, Susanak sukalderako daukan afizio apurra.