Amarauna
Sagardogile liburua
Gipuzkoako 19 sagardogilek euren historiak kontatuko dituzte liburuan
65 urtetik gorako 19 sagardogileen historiak batu dituzte liburu honetan. Hemen kontatzen dute nola bihurtu zuten euren baserria sagardotegi, industrializazioak baserriaren gainbehera ekarri zuenetik.
-
Sagardogileak
22:12 min
Zapiain, Aburuza, Altzueta, Eguzkitza, Petritegi... Gipuzkoako 19 sagardotegitako historiak bildu dituzte Sagardogile liburuan. Denak dira 65 urtetik gorakoak, emakumezko bakarra tartean. Eurek kontatzen dute nola bilakatu zuten baserria sagardotegi. Belaunaldi aldaketaren isla ere nabarmena da askotan. Joxemi Saizarren testua eta Joseba Urretabizkaiaren argazkiak ditu liburuak. 'Amarauna'n izan dugu hizpide.