Itxi

Amarauna

Juan Luis Eizagirre

Eizagirre: 'Plaka, 3 txapela eta elkarteko giltzak eman genizkien astronautei'

Berriatuko Itargi elkarte gastronomikoaren ohorezko bazkide ere izendatu zituzten Apolo XI espazio-ontziko Armstrong, Aldrin eta Collins. Elkarteko telebistan zuzenean ikusi zuten ilargiratzea.

  • Oin-arrastoa ilargian

    Oin-arrastoa ilargian

    23:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

1957an, 37 bazkiderekin eratu zuten Berriatuko elkarte gastronomiko hori, eta bazkideek erabaki zuten, elkartearen izenaren omenez, ITARGI edo ILARGI izena ipini baitzioten, ilargira heltzen ziren lehen gizakiak 'ohorezko bazkide' egingo zituztela, balentria hargatik astronautak zoriondu egingo zituztela, alegia.

Esker onez, Armstrong, Aldrin eta Collins astronautek beren argazki eta hitz sinatuak bidali zizkieten Berriatuko Itargiko bazkideei.

Iruñeko Planetarioko Miren Karmele Gomez adituarekin errepasatu dugu duela 50 urte gaurko egunez gizakiak lehen aldiz ilargia zapaldu zueneko une gogoangarria.