Itxi

Amarauna

Erorien Harana Franco

Lucas Erorien Haranetik Tolosara ekarri nahi eta ezinean Ugarte Plazatarrak

Familiak ezer jakin gabe eraman zuten Lucas Ugarte Plaza Tolosako hilerritik Erorien Haranera 1962an. Sublebatuek gerrarako erreklutatu eta Levanteko frontean hil zen 1938an.

  • Erorien Harana airez hartutako irudian

    Erorien harana airez hartutako irudia

    36:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Karmele Ugarte Plazak kontatu digu 'Amarauna' saioan, Erorien Haranera joan zela bera eskolatik bisitan 1968an. Orduan ez zekien osaba Lucas han ehortzita zegoenik. Izan ere, osaba Levanteko frontean hil bait zen 1938an eta urtebetera lortu zuen amak haren gorpuzkinak Tolosako hilerrian hobiratzea. Gerora,  oso gerora jakin zuen ilobak Aranzadi zientzia elkarteari esker, hara eraman zutela osaba 1962an isil-gordeka. Amamaren borroka iparrorratz, osaba Lucas Erorien Haranetik atera eta Tolosan lurperatzeko ahaleginean ari da.  Justizia ministeriora jo zuten aurrena, Ondare Nazionalaren institutura gero, eta egin dituzte osabaren gorpuzkinak jasotzeko izapide guztiak. Aurten bertan jaso dute Ondare nazionaletik erantzuna: "zilegi da familiaren eskaera baina aztertu egin behar da bideragarritasuna, bai juridikoa eta baita ekonomikoa ere".

Gogora, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak Aintzane Ezenarrok azaldu digu dozena erdi familiak urratu zutela beren kabuz gorpuzkiak berreskuratzeko bidea. Zenbait sendik Gogora Institura jo zuten informazio eske eta hala ari dira haiei jarraitu beharrako urratsei buruzko aholku ematen.  Orain, hogeiren bat badira eskabidea egin duten familiak. Gogora Instituak egin zuen Erorien Haranean hobiratutakoei buruzko txostena: 1.076 eraman zituzten Euskaditik 1959, 1962 eta 1963an. Beste 155 badira gutxienez Espainiako beste leku batzuetatik eramandako euskal Herritarrak.  Guztien artean, 300 dira identifikatu gabeak. Artxiboz artxibo egindako lanean 200 lekualdatze baimen topatu dituzte, gehiagorik ez. Berak azaldu dizkigu datuak ulertzeko gakoak. 

Francoren desobiratzean, Ezenarrok ez zuen aitona jasotzen ari zen familia ikusi, diktadoreari gorazarre egiten ari zen familia bat baizik. Hala ere, Francoren desobiratzea albiste ona dela dio, nahiz eta berandu etorri. Ez du ulertzen hala ere, nola eskeini dieten Francotarrei hainbesteko arreta eta biktimei hain gutxi. Familiartekoren bat Erorien haranetik atera nahi dutenei aukera ematea lehentasuna dela dio berak.

Arantxa Urretabizkaiak eta Onintza Enbeitak iritzi kontrajarriak dituzte Francoren desobiratzea eta lurperatzeaz. Esperpentoa iruditu zitzaion Enbeitari, Delgado Justizia Ministroa erabateko solemnitatez gorpu zain ikusita, gorazarrea ere bai. Francok bi estatu hileta izan dituela dio Enbeitak eta ikuskizunak iraindu egin dituela biktimak.

Arantxa Urretabizkaiak berriz, agintzera ohitutako familia bat, mugitu nahi ez zuen hilkutxa mugitzen eta haserre ikusi zuen. Ospatu egin zuen Franco bere mausoleotik ateratzea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena