Itxi

Amarauna

First Lego League

Zientzia eta teknologia arloetako bokazioak sustatuz, era dibertigarrian

Etorkizunean enpresek arlo horietan eskarmentua duten profesionalak beharko dituztela eta, gazteen artean zaletasuna sustatzea du helburu First Lego League Hezkuntza programak.

  • Donostiako finala hasi aurreko aurkezpena

    Donostiako finala hasi aurreko aurkezpena

    28:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur Euskadiko finalak jokatu dira Deustuko Unibertsitatean, Bilbon, Mondragon Unibertsitatean, Arrasaten, eta Eureka Zientzia museoan, Donostian. 6 eta 16 urte arteko ehundaka neska mutikok hartu dute parte eta besteak beste lan eta bizi izateko ingurune hobeak sustatzeko garatu dituzten proiektuak defendatu behar izan dituzte. Itsuentzat app bat Markinako ikasleek, autobusera bizikletak igo ahal izateko irtenbidea Gasteizkoek, etxegabeentzat laguntza kit-a Durangokoek, eraikinak babestu eta energia aurrezteko lorategi bertikalak Donostiakoek... proiektu oso diferenteak iritsi dira finalera.