Amarauna
Ogia eta esnea, etxez etxe
Itxialdian ogia eta esnea etxera,aspaldi bezala. Beste biderik ez ekoizle txikientzat
Jauregia esnekiak eta Eguzkileire ogi eta gozoak euren salmenta modu berriaz aritu zaizkigu. Dani Lasa sukaldariak gogoz oroitu ditu esnesaltzailea eta "panaderoa" etxera etortzen zirenekoa.
-
Esne freskoa eta ogi ekologikoa
27:52 min
Produktu freskoak lantzen dituzten ekoizleek etxez etxeko banaketari ekin diote itxialdi garaian. Jauregia Esnekiak ondo ari da era horretara Baztango etxeetan, Aitor Azkaretek adierazi digunez. Lan gehiago da, baina gustura egiten da, solidaritatez ere ari dira. Leire Saizarrek ogia eta gozoak egiten ditu era ekologikoan. Bezeroekiko harremana estutzea dakarkio berari honek eta Tolosako azokara joan ezin duen garai honetan irtenbide ezinbestekoa zaio. Dani Lasak lehengai onak izanda, edozer landu litekeela gozo, horixe aipatu du tartearen amaieran.