Amarauna
Familia bitartekaritza
"Familia barruko gatazkak konpontzeko eremu neutrala eskaintzen dugu"
Elkarbizitzan eta elkarrizketan oinarrituta dagoen doako zerbitzu publikoa da Familia Bitartekaritzako Zerbitzua. Langile eta erabiltzaile banakin hitz egin dugu "Amarauna" saioan.
-
Familia Bitartekaritzako zerbitzua. Bikote baten musua
17:39 min
Elia Barinagarrementeria Familia Bitartekaritzako Zerbitzuko langilea da Bilbon eta Gasteizko egoitzetan. "Zerbitzua haziz joan da. 2020an pertsona gehiago hurbildu dira guregana euren gatazkak kudeatzeko eta konpontzeko asmoz", Barinagarrementeriaren hitzetan. Doako zerbitzua da, eta bide judizialetik kanpoko eremu neutral eta inpartziala, langileak azaldu duenez.
Zerbitzua erabili duen emakume batekin ere hitz egin dugu "Amarauna" saioan. "Ez genuen bikote harremana txartzea nahi, gauzak modu egokian egin nahi genituen eta elkarri minik eman gabe", erabiltzaileak azaldu duenaren arabera. 17 urtez izan dira bikote eta bi haur dituzte; otsailean banatzea erabaki zuten eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen zerbitzura jo zuten. "Guk jada erabakia hartuta geneukan, baina atzera egingo banu, erabakia hartu baino lehen joko nuke haiengana". Familia bitartekariak korapiloak askatzen lagundu diela azaldu du emakume honek. Lana bikoteak egin duela, baina bitartekariari esker lortu dutela helburua azaldu du.