Itxi

Amarauna

Itsas ondarea arriskuan

"Euskal batel tradizionalak desagertzear dira"

Gorka Otaegi | EiTB Media

Gaur itsasoratuko dute "Joxe", Zumaiako Beduola elkarteak zaharberritutako batela. Taldeko boluntarioek galzorian diren egurrezko ontziak berreskuratzen dihardute

  • Ontzia itsasoratzear zutela elkarrizketatu ditugu Beduola elkarteko kideak.

    Ontzia itsasoratzear zutela elkarrizketatu ditugu Beduola elkarteko kideak.

    21:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Gaur egungo itsasontzi guztiak berdinak dira, moldean eginak eta zuntzezkoak". Penaz hitz egiten du Beñat Ibaietak. Zumaiako Beduola elkarteko kideak gogoan du garai batean ontziek portuaren araberako forma eta ezaugarriak zituztela. "Portuz portu, itsasontziak ezberdinak ziren. Ez zuelako zerikusirik Hondarribiko itsasadarrak Zumaiakoarekin", zehazten du Ibaietak, "olatu dezente iristen ziren portuetako ontziek, esaterako, aurrealdeko 'abanikoa' zabalagoa zuten ura beherantz bidaltzeko".

Ontzigintza tradizioaren transmisioa bermatzeko eta itsas ondarea berreskuratzeko lan egiten du Beduola elkarteak. Horren isla da gaur arratsaldean itsasoratuko duten "Joxe" ontzia. Igor Egaña eta Mikel Garate arduratu dira duela 80 bat urteko ontzia zaharberritzeaz, Joxe Manuel Osa arotzaren gidaritzapean. Ibaieta, Egaña eta Garaterekin izan gara Zumaiako arrapalan, baiatatzear den "Joxe" ontzia bertatik bertara ezagutzen.