Itxi

Amarauna

Bart hil da ''Zuri'' txita

Munduko arrano arrantzale albino bakarraren heriotzaz Edorta Unamunorekin

Jexus Artetxe | EITB Media

Urdaibai Bird Centerreko biologoak adierazi digunez erronka handia zen arrano txita hori bizirik irautea, albinismoa arazo izaten baita animalietan. Gainera, oso ahul eta gutxi hazia zegoen txita.

  • Arrano txita albinoa.

    Arrano txita albinoa.

    10:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Edorta Unamunoren esanetan, arrano arrantzale espeziea etxekotzea oso zaila da eta horregatik, hain justu, erabaki zuten bere kasara uztea Urdaibai Centerren, Roi eta Landa gurasoen zaintzapean.  Amarauna irratsaioan erantsi du biologo-adituak, arrano arrantzalearen txitaldi horretako gainerako bi txitak aurrera aterako direla eta litekeena dela datorren urtean bikote hori beste errunaldi bat egitera etortzea Urdaibaira.