Itxi

Amarauna

Emakumeak Irungo alardean

Alardearen historia aldatu zuten 57 emakumeak, berriz ere elkarrekin

GORKA OTAEGI | EITb media

Kolpatu eta iraindu egin zituzten, mehatxu artean. 25 urte betetzen dira emakumeak Irungo alardean lehen aldiz atera zirenetik. Andre aitzindari haiekin paseoan ibili gara Parean elkarteak antolatuta

  • Azken 25 urteotan emakumeek Irungo alardean izandako parte hartzea oroitzen duen ibilbide historikoa

    Azken 25 urteotan emakumeek Irungo alardean izandako parte hartzea oroitzen duen ibilbide historikoa

    16:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Arropa erantzi nahi zieten, heldu, eta bidean zen publikoaren erasoak jasan zituzten. San Juan Arri plazan, soldadu askok inguratu eta hartxintxarra eta freskagarri-latak bota zizkieten, alde egiteko oihukatuz. Udaltzaingoak babes-lokarria egin behar izan zien". Horrela oroitzen dute Parean elkarteko kideek 1996an Alardean desfilatzea erabaki zuten emakumeek bizi izandakoa. Lehenak izan ziren, bidea zabaldu zutenak.

Alardea Urdanibia plazatik pasatzen ari zela sartu ziren 57 emakumeak desfilean, beste horrenbeste gizonekin batera osatuako konpainian. Geroztik, Alardea ez da ordura arte bezalakoa izan. 25 urteren ostean, Parean elkarteak emakume haiek bildu eta "paseo historikoa" egin du beraiekin eta hurbildu diren herritarrekin batera, Merche Tranche historialariak gidatuta. Gu ere haiekin batera ibili gara Irunen. Kalez kale, oroitzapenez oroitzapen, Oihana Llorente eta Miren Lantz bidelagun.