Itxi

Amarauna

Afganistan inbasioa irailak 11

Irailaren 11ko atentatuen ostean Afganistan 0 gune bihurtu zenekotik talibanen gaur egungo gobernura

Nagore Telleria | EITb Media

New Yorken Times aldizkarian ari zen Eduardo Zaldua dorre bikiak amildu zituztenean, Bin Ladeni buruzko alea egin berri. Afganistango inbasioaren lekuko izan zen Maite Artola eta ordukoa kontatu digute. Gaur egungo Afganistanen analisia Marixe Ruiz de Austry eta Iñigo Arratibelek egin digute.

  • Afganistango haurrak harridura aurpegiz

    Afganistango haurrak harridura aurpegiz

    40:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Orain 20 urte Estatu Batuek Afganistan inbaditu zutenean, gerra kronikari aritu zen bertan Maite Artola. Talibanen gobernuaren azkenetan ikusi zituen irudiak berriz ikusten ari dela dio. Errefuxiatu eremuak gainezka, emakumeen beldurra eta txikitutako herrialdea berriz ere kolpatuta.

Times aldizkarian ari zen lanean Eduardo Zaldua Manhattanen eta bere begiekin ikusi zuen bigarren hegazkinaren kolpatzea. Aldizkaria Estatu Batuen ikurretako bat zenez, beraiek ere erasoko zituzten beldur zirela dio eta intentsuak izan zirela egun haiek. Gogorrak, hartutako kolpeagatik, eta neketsuak, etengabe irudiak grabatzen aritu zelako.

20 urteren ondoren berriz talibanak agintzen ari dela ulertzeko zenbait gako eman dituzte Iñigo Arratibelek eta Marixe Ruiz de Austryk.