Amarauna
Osasun Mentalaren Eguna
Maialen Mendinueta: "Buruko gaitzak bi aldiz bizitzen dituzu, sufritzen dituzunean eta ezkutuan eramatean"
Maria Agirre | EITb Media
Maialen Mendinueta legazpiarrak publiko egin du brote psikotikoak pairatu izan dituela. 17 urtez gaisotasun mentalak izkutuan eraman behar izateak motxila astuna eragin dio. Pisu hori arintzeko helburuz, eta batez ere beste batzueri laguntzeko, bere gaisotasun mentalaren berri eman du.
-
Maialen Mendinueta Euskadi Irratian testigantza ematen
18:57 min
Unibertsitate garaian jasan zuen lehenengo krisi psikotikoa. Ordutik etorri dira beste batzuk, baita depresioa ere, baina Maialen Mendinuetak gaixotasun mentalari aurre egin nahi izan dio. Horretarako, publiko egin du zer nolako broteak izan ohi dituen. Era berean, jendeari laguntzeko eman du testigantza, eta bereziki horrelakoak jasaten dituzten gazteak babesteko. Izan ere, gaisotasun mental bat pairatu arren, bizitza normala egin daitekeela garbi erakutsi du. Maialen ortodontzian aritzen da lanean, eta bi umeren ama izateaz gain, bidaia zale amorratua da.