Itxi

Amarauna

Senegaletik, Euskal Herrira

Senegalen jaio, eta azken urteetan Bergaran eratu du bizi proiektua Papa Sarr gazteak

Maria AGirre | EITb Media

Bergaran bizi da Papa Sarr, eta Oñatin egiten du lan. Bere osaba Mamadou Sarr da. Hura ere Bergaran bizi da, eta Eli Dominguezekin dago ezkonduta. Hiru haur dituzte. Euskal Herrian integrazioa nolakoa izan den kontatu digute. Gainera, Ndank Ndank elkarteko kide dira.

  • Papa Sarr eta Eli Dominguez.

    Papa Sarr eta Eli Dominguez.

    17:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadiko gizartea solidarioagoa eta toleranteagoa da jatorri atzerritarra duten pertsonekin. Hala ondorioztatu du Inmigrazioaren Euskal Behatokiak azken txostenean. Pandemiak gainera, pertsona horiekiko elkartasuna areagotu egin du, eta zurrumurru eta estereotipo faltsuek behera egin dute. Gurean urteak daramaten etorkinek hala ikusten ote duten jakiteko, Bergarara joan gara. Bertan bada senegaldarrez eta euskaldunez osatutako NDANK NDANK elkartea. Euskaraz, apurka apurka esan nahi du. Elkarteak 10 urte bete ditu, eta helburuen artean dute Senegalen dauden gazteei laguntzea, ikus dezaten, migrazioa ez dela aukera bakarra.

Era horretan, azaroaren 18an Senegaletik 4 gazte etorriko dira Euskal Herrira bi asterako, hemengo errealitate ezagutu eta ondoren, jaioterrian beste gazte batzuekin lanketa egiteko. Bidaia horretaz, eta beste kontu batzuez aritzeko joan gara Bergarara. Mamaduo Sarr eta Eli Dominguez senar-emazteekin, eta Papa Sarr gaztearekin elkartu da Bergaran Maria Agirre lankidea.