Itxi

Amarauna

Hegaztiak

Edurne Ugarte eta Jose Luis Mugertza: "Elur hontza ikustea magikoa izan da, ezin dugu hitzekin azaldu"

Maria Agirre | EITb Media

Edurne Ugartek eta Juan Luis Mugertzak elur hontza ikusi dute. Aspaldiko ametsa zen haientzat txori hori aurrez aurre ikustea. Azkenean, aste honetan Asturiasen ikusi dute. Une magikoa izan dela kontatu digute.

  • Juan Luis Mugertzak eta Edurne Ugartek argazki ugari atera dizkiote elur hontzari.

    Juan Luis Mugertzak eta Edurne Ugartek argazki ugari atera dizkiote elur hontzari.

    19:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Paraje hotzak maite ditu elur hontzak, eta Iberiar penintsulara inoiz ez da etorri. Egunotan, baina, Asturias aldean ikusi dituzte bi elur hontz. Horren berri jakin bezain laster, Edurne Ugartek eta Juan Luis Mugertzak ez zuten bi aldiz pentsatu, eta txoriaren bila abiatu ziren. Eta bai, bila ibili ondoren, aurkitu zuten txoria. Juan Luis Mugetzak 500 argazki egin dizkio txoriari. Baina nolatan etorri da elur hontza? Zergatik?