Amarauna
Mitxelin izarrak
Nublo, Dani Lasak aurkeztu digun ke arteko Mitxelin izarra
Ireki eta sei hilabetera jaso du Mitxelin izarra Haroko Nublo jatetxeak. Mugaritzen hezitako sukaldari taldea da gidari. Gasaren eta argindarraren tokian ekonomikako suari eta labekoari eman diote lehentasuna.
-
Nublo Jatetxeko sukaldea
15:53 min
Caio Barcellos sukaldari-buru dutela, Llorenc Sagarra, Miguel Caño eta Dani Lasak osatzen dute Nublo jatetxeko sukalde-taldea. XVI. mendeko jauregia jatetxe bihurturik, arkume eta arraina eta tokiko jakietan oinarritutako bi degustazio menu. Sukalde irekia bezeroen begi-bistara. Horrez gainera, Haron bertan diren upategiek eramandako ardoak. 6 hilabete dira ireki zutela eta iritsi zaie lehen Mitxelin izarra. Dani Lasak, onartu du gustura hartu dutela, baina kontutan hartu behar dela Mitxelin enpresari berari ere ondo etor dakiokeela Haron presentzia izatea, orain arte ez zeukalako.