Itxi

Amarauna

Baleak

Joshua Garcia-Herranz: "Euskal balea erabat desagertuko da hemendik 50 urterako"

Unai Urraga | EITB Media

Euskal kostaldetik desagertu zen aspaldi, baina AEBko kostaldean geratzen dira oraindik espeziearen 300 bat ale. Hala ere, iragarpen ezkorra egin digu Joshua Garcia-Herranz biologo oriotarrak.

  • Joshua Garcia-Herranz

    Joshua Garcia-Herranz

    21:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Biologia ikasi eta gero itsas zoologian lizentziatu zen Joshua Garcia-Herraz zarauztarra eta balearen inguruan ikertu du.

Eubalaena Glacialis du izen zientifikoa euskaldunen balea esaten zaionak. Huraxe ehizatzen hasi ziren aspaldi euskal arrantzaleak. Kontuak atera, erabilera komertzialerako balea ehizatzen lehendabizikoak euskaldunak izan ziren mundu osoan, 1059. urte inguruan.

Espeziearen 13.000 ale izan ziren noizbait, baina gaur egun desagertzear da, eta erantzunkizuna gizakiona dela azaldu digu Garcia-Herranzek.