Itxi

Amarauna

Ezkurrak gastronomian

Irina, likorea, misoa, "kafea"... eta gehiago egin litezke ezkurrarekin

Arantxa ARza | EITb media

Taninoak ditu eta horrek mikaztasuna ematen dio, baina era berean, ez du glutenik eta interesgarri da zeliakoentzat. Erabilera anitzeko fruitua gaur egungo sukaldaritzan.

  • Ezkurrak zuhaitzean

    Ezkurrak zuhaitzean

    23:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Asier Bastarrika Aiako Goiabe baserrian aritzen da sukaldaritza eta okingintzan. 6-8 urte badira ezkurrarekin esperimentuak egiten ari direla eta gaur egun ezkurrarekin egindako produktuak komerzialitzatzea zaila dela onartzen duen arren, elikagai intersgarro eta osasuntsutzat dauka.

Berez datorren fruitua izanik gehiago erabiltzeko modukoa iruditzen baitzaio. Dani Lasak historikoki ezkurra sukaldeetan erabili izan dela gogora arazi digu, goseari aurre egiteko gai ezin hobea. Lotsa sorrarazle horregatik agian, eta gainera, erlijiaoren ikuspegitik ere garia beti izan da hobetsia ezkurraren ondoan.

Ezkur ogia, bizkotxa, krepak egin litezke, baita polboroiak ere. Hartzituz gero, garagardo antzekoa, misoa... eta alkoholetan sartu ondoren likorea ere bai.