Amarauna
A2 motako esnea
Abiesnea, kaseinari intolerantzia dionarentzat
Arantxa Arza | EITb Media
A2 motako esnea errazago liseritzen dute kaseinari intolerantzia diotenek. Hori lortzeko ikerketa aitzindaria egin du Nafarroako Unibertsitateko irakasle talde batek. Behien genetika landuz lor liteke esne mota hori.
-
Behi esnea
16:26 min
Esneari intolerantzia dion jende asko dago. Agian ezagunena laktosarekiko intolerantzia da, baina badago beste intolerantzia mota bat ere, sarri agertzen dena, esnearen proteina bati dagokiona: Kaseina. Esnearen proteina hori ongi xurgatzen ez duen jendeak arazoak izan ohi ditu esnea ongi liseritzeko.
Arazo hori dutenentzako irtenbidea izan litekeena topatu dute Nafarroako Unibertsitatean: Abiesnea deituriko ikerketa- proiektua garatu du UPNAKO nekazaritza eskolako irakasle talde batek.
Tartean da Jose Antonio Mendizabal albaitari eta irakaslea. Berari eskatuko dizkiogu ikerketa horri buruzko xehetasunak.