Itxi

Amarauna

Zaldibar, 2 urte

"Eitzaga auzoan babesgabe sentitzen gara, ahaztu egin gaituzte"

Maria Agirre | EITb Media

2020ko otsailaren 6an Zaldibarko zabortegian izandako istripu larriak, modu batera edo bestera, eragina izan du Eitzagako auzotarren bizimoduan. Bi urte eta gero, Eitzaga auzora itzuli gara, auzotarrak nola dauden eta zein kezka dituzten jakiteko.

  • Zabortegia egonkortu eta zigilatzen ari dira.

    Zabortegia egonkortu eta zigilatzen ari dira.

    23:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zabortegia behera etorri izanak, erabat aldatu du Eitzagako Etxebarri baserriko ingurua. Orain, 50 metrora dute zabortegia, lurrazpian eta zigilatuta, baina Arantza Gorritxategik kontatu duenez, ez dira lasai bizi.

Itziar Salegik, berriz, auzoan azken bi urteak nola bizi izan dituzten kontatu du.

Oscar Moralesek eta Sabin Zubierrementeriak ere iritzia eman dute. Eitzagako auzotarrei azterketa medikurik ez egitea salatu dute.