Itxi

Amarauna

Bioaniztasuna

Urmaelak, espezie bereziak dituzten irla txikiak

Unai Urreaga | EITb Media

Azken 100 urteotan Iberiar penintsulan % 70 inguru desagertu egin dira. Baina berreskuratu eta berriak sortzeko lanean ari dira Aranzadikoak, hainbat ikastetxeren laguntzarekin. Gu Azkoitian sortu berri duten urmaela ikusten izan gara.

  • Azkoitiko urmaela.

    Azkoitiko urmaela.

    32:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ekosistema bereziak dira urmaelak. "Landare eta animalia asko ekosistema horietan bakarrik aurki ditzakegu", zehaztu digu Iñaki Sanzek. Aranzadiko herpetologoa eta ingurugelako ingurumen aholkularia da bera. Eta Dani Zuazagoitia, berriz,Kimikan doktore eta EHUko irakaslearekin batera izan dugu gonbidatu.

Biek ikastaroa eskainiko dute, UEUk antolatuta. "Urmaelak eskolan: sortzeko pausuak eta erabilera didaktikoak" izenburupean, apirilaren 30ean Iruñean izango dira, eta, maiatzaren 7an, Amaiurren.

Izan ere, geroz eta gehiago dira halako gune bat, halako "laborategi natural bat" nahi duten ikastetxeak.

Azkoitian aurkitu dugu adibidea. Herriko lau ikastetxeetako ikasleek elkarlanean sortu dute urmaela. Putzua betetzeko fasean dago oraindik.