Itxi

Amarauna

Ukrainako gerra

Anna Mertel neskatoak gerraren kontakizun gordin eta hunkigarria egin du Ukrainatik

MARIA AGIRRE | EITB MEDIA

Sukachin bizi da Anna, Txernobyletik 60 kilometrora. Gerrak gogor astindu du bere herria, eta 13 urteko neskatoak gordeleku batean pasa ditu egunak familiarekin ezkutatuta. Argindarrik gabe, aste honetan zopa jan eta ogia erostea lortu dute. Oñatira etortzen da urtero Anna.

  • Oñatiko Unax eta Enekoren etxera etortzen da Anna.

    Oñatiko Unax eta Enekoren etxera etortzen da Anna.

    13:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Anna Mertel 13 urteko ukrainarrak Euskal Herrira etorri nahiko luke familiarekin. Oñatira etorri izan da udan eta Gabonetan, eta orain, gerratik ihes egin nahi du. Baina korridore humanitariorik ez dago bera bizi den tokian, ipar-mendebaldean baitago.

Zorione Galdosen etxera etortzen da Anna, eta oñatiarrak kontatu digunez, ahal den guztia egiten ari dira Annari eta familiartekoei babesa emateko. Chernobyl Elkartea ere, lanean ari da korridore seguruak zabal daitezen. 200 ume ekarri nahi dituzte Euskal Herrira.