Itxi

Amarauna

Tuestako tomateak

Tuestan tomateak ekoizteko negutegi handi bat erakitzen ari dira. Aldeko eta kontrako iritziak daude

Maria Agirre | EiTb Media

Araban, Tuesta herrian, negutegia eraikitzen ari dira tomateak ekoizteko. Laborantza hidroponikoaren bidez ekoiztuko dira tomateak. Eroski dago proiektuaren atzean, besteak beste. Batzuk proiektuaren alde daude, baina kontrakoak ere badira.

  • Tomate hidroponikoak ekoiztuko dituzte Tuestan, Araban.

    Tomate hidroponikoak ekoiztuko dituzte Tuestan, Araban.

    21:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gorka Salazar Gaubeako alkatearen ustez, biztanleriaren egonkortzea ekarriko du proiektuak. Alfredo Alonso nekazariak berriz, etxetik gertu izango du negutegia eta erabat aurka dago. Gainera, kontraesan ugari ikusten ditu eta uste du, nekazaritza ezin dela horretan oinarritu. Naiara Aranak, berriz, ikastaroa egin du negutegian lan egiteko. Bere esanetan, bailaran onurak ekarriko ditu. Espejoko herritarren iritziak ere jaso ditugu.