Amarauna
Garoarekin egindako papera
Garoarekin egindako papera, lanbide heziketan asmatu eta Malerrekan ekoiztu nahi duten lehengai zirkularra
Nagore Telleria | eiTb Media
Garoarekin egin dute papera Tolosako Don Bosco ikastetxeko lanbide heziketako ikasleek. Ez da folioak adina produzitzeko egokia, baina Malerrekan bazterkerian daudenen lantegi bat zabaltzea da asmoa. Mentxu Aihertza eta Pello Gurrutxaga irakasleek, Iraia, Naroa, Jone eta Ibai ikasleek azaldu digute.
-
Iraia, Naroa eta Jone Don Bosco ikastetxeko laborategian, Tolosan
18:17 min
Iratzeari, garoari eman dakiokeen erabilera aztertu dute laborategian eta orain merkaturatu ahal izateko lanketan ari dira. Inprentarako ematen dituen aukerak Iruñeko salesianoak ari dira ikertzen, Tecnalia ari da nanozelusosa lortzeko aukerak sakontzen eta Conexiones Improbables taldea zein aterabide izango lukeen neurtzen. Malerreka zerbitzuaken bidez, bazterkeria arriskuan daudenei lan aukera emango liekeen lantegi bat martxan jartzea dute helburu.
Garoarekin papera nola egiten duten ikusteko, laborategira joan da Arantxa Arza.