Amarauna
Arkitektura lehiaketak
BCC-rentzat eraikin berria egiteko hautagaiak, bost: denak atzerrikoak
Arantxa Arza | EiTb Media
Donostian, Grosen eraiki asmo duten GOE eraikina egiteko 5 finalista aukeratuta daude eta bostak gaur egun punta-puntan dauden arkitektura-bulegoak dira. Andoni Pombo arkitekto kolaboratzailearekin aztertu ditugu banaka-banaka.
-
Basque Culinary Center
24:14 min
BCC-k Grosen eraikin berria egiteko asmoa du 5.500 metro koadroko orubean. Horretarako lehiaketa zabaldu dute arkitektura bulegoei euren kurrikuluma eskatuz eta ez besterik. Maila horretako proiektu baterako eskari mota egiteak zer esan nahi duen aztertu dugu Andoni Pombo arkitektoarekin.
Horrez gainera, aukeratutako bulego guztiak atzerrikoak dira eta horrek ere sortu dio zer pentsatua Pombori: zergatik ez eman aukera hurbileko arkitektura bulegoei? Bere gogoeta eta azalpenak aurkituko dituzu atal honetan.