Itxi

Amarauna

Abortu eskubidea

Naroa Iturri, Askabide klinikako langilea: "Emakumeek 'nahikoa da' esan, eta behingoz legea errespetatu da"

Ertzaintzak, legea eskuetan, abortuaren kontrako prozesioa debekatu zuen atzo Donostian. Askabide klinikaraino joatea zuten asmoa antolatzaileek, baina ezin izan zuten. Aldiz, emakumeen eskubideen alde ehunka lagun elkartu ziren klinika atarian.

  • Abortoaren kontrako protesta saiakera, "Rezar no es delito" lelopean

    Abortoaren kontrako protesta saiakera, "Rezar no es delito" lelopean

    5:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jasotako babesarekin hunkituta hitz egin digu Naroa Iturri Askabide klinikako langileak. Abortuaren kontra protestan klinika atariraino joan nahi zuten dozena erdi lagunek ez zuten horretarako modurik izan. Ertzaintzak galarazi egin zien. Izan ere, apirilaren 14an indarrean sartu zen lege batek debekatu egiten du haurdunaldia eteten duten kliniken aurrean protesta egitea.

Aldiz, mugimendu feministak deituta, ehunka lagun bildu ziren Askabide atarian, bertako langileen eta emakumeen eskubideen alde. Iturrik emakumeek "nahikoa da" esan zutela eta "behingoz legea bete zela" azpimarratu digu. Protestara joaten zirenek "jazarpena" egiten zutela eta berriz halakorik ez gertatzea espero du. "Haurdunaldia etetea ez da erabaki erraza. Emakumeek babesa eta laguntza behar dute, ez epaituak izatea".