Amarauna
Orioko Balea Eguna
Garcia-Herranz, itsas zoologoa: "Gaur egun euskal balea ikusteko Kanada edo Floridara joan beharko genuke"
Unai Urrega a| EITb Media
Gaur 121 urte ehizatu zuten azkenengo euskal balea Orion. Garai batean garrantzia handia izan zuen espeziea, mende erdi barru desagertu egingo dela aurreikusten da.
-
Joshua Garcia-Herranz
17:13 min
121 urte igarota, Joshua Garcia-Herranz itsas zoologo oriotarrak esan digu kasualitatea izan zela hura. Izan ere euskaldunek XVII. edo XVIII.-mendean utzi zioten baleak ehizatzeari. Euskal kostaldetik gertu hasi eta Ternuaraino joaten ziren azkenerako, baleak ehizatzera. Ondorioz, garai batean 10.000 ale izatera iritsi baziren ere, gaur egun euskal balearen 450en bat ale geratzen dira, denak AEBetako eta Kanadako kostaldean. Gainera, mende erdi barru espeziea desagertu egingo dela aurreikusten da.
Beste balea mota batzuk bai, ikusten ditugu tartean-tartean gure kostaldean. Ehizatzea debekatuta, animalia mota honek gaur egun dituen arerio nagusiak plastikoa eta itsas garraioan ibiltzen diren ontziak direla esan digu Garcia-Herranzek.