Itxi

Amarauna

Berdeago Azoka

Hustubidetik galdutako ur beroa berreskuratzen duen dutxa eta aztarna ekologikoa murrizteko aplikazioa

Unai Urreaga | EITB Media

"Passive shower", dutxa pasiboaren onurez hitz egin digu Oskar Soto Tolosaldeko Lanbide Heziketako irakasleak eta jasangarritasunaren izenean norbere ohiturak aldatzen laguntzen duen Good Goal aplikazioaz Nicole Flamariquek. Dutxa eta aplikazioa, biak erakutsi dituzte Durangoko Berdeago Azokan.

  • Dutxako txorrota. Iturria: Commons.wikimedia.org

    Dutxako txorrota. Iturria: Commons.wikimedia.org

    22:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dutxatzerakoan hustubidetik behera joaten den urak 38 gradu inguru izaten ditu. Bero hori berreskuratzea da dutxa pasiboek egiten dutena, bero trukagailu bati esker. Tolosaldeko Lanbide Heziketa institutu integratuan lanabes bezala erabiltzen dute dutxa mota hori eta haren onurez hitz egin digu Oskar Soto irakasleak. "Dirua aurrezteko eta CO2 isuriak gutxitzeko" balio duela kontatu digu.

Nicole Flamarique, berriz, Good Goal aplikazioaren sortzaileetako bat da. App-ak "epe motzeko erronkak epe luzerako helburuekin" proposatzen dizkigula kontatu digu. Hasteko kontsumo, hondakin eta garraio ohiturei buruz galdetuko digu aplikazioak eta ondoren astero erronka bat proposatuko digu, ohiturak aldatu eta norbere aztarna ekologikoa murrizteko.

Aitor Urresti EHUko irakaslearekin batera ezagutu ditugu dutxa eta aplikazioa.