Amarauna
Arabako hondartzak
Barnealdeko hondartzetan sartu-irtena, Garaio eta Landa
Ane Aguirre Mendia | Eitb Media
Arabako hondartzen udako denboraldia hasi da, bezperan hurbildu gara bertan zeudenen iritziak jasotzera eta parke ingurumen teknikariak oinarrizko informazioa eskaini digu.
-
Garaio hondartza
15:06 min
Gaurdanik freskatzeko aukera, sorosleen zaintzapean, Gasteizeko hondartzetan, izan ere, Garaio eta Landan udako denboraldia estreinatu dute. Bezperan hurbildu gara gu, eta han poz-pozik topatu ditugu Santo Tomas Lizeoa Ikastolako eta Adurtza ikastolako ikasleak, bi utobus gidari eta Mikel Parketxeko ingurumen teknikaria.