Amarauna
Erraldoiak
Xabi Mendizabal: "Umetako ametsa bete dut Sebastian erraldoia egin eta dantzatzerakoan"
aria Agirre | EiTb Media
Xabi Mendizabal oñatiarrak txikitako ametsa bete du. Sebastian izeneko erraldoia egin du, eta jaioterrian dantzatu du erraldoia. Artelana nola egin duen kontatu du. Londresen egin ditu hainbat zati, eta beste batzuk hemen.
-
Ezkerrean Xabi Mendizabal, Sebastian atzean duela
16:15 min
2018an hasi zen erraldoia eraikitzen Xabi Mendizabal. 3 metroko luzera gainditzen duen erraldoia egin du Londresen, eta ekainean Oñatin erakutsi du. Betidanik erraldoiak gustatu izan zaizkio Mendizabali. Orain, gomazko Sebastian txikiak egin nahiko lituzke. Une honetan, Oñatiko Zubillaga auzoan gordeta dago erraldoia.
Londresen zahar berritze lanetan dihardu. Une honetan, Westminster abadia berritzen ari dira. Bertan egiten dira koroatzea eta hilobiratzen garrantitsuak, eta etorkizunerako prestatzen ari direla kontatu du oñatiarrak.