Amarauna
Boluntario bila
Hizkuntza batetik bestera aldatzean gure burmuinean gertatzen den ikertzeko boluntario bila ari dira
Estehr Murelaga | EITB Media
Iraia Flores zientzia kognitiboetan adituak Galdakaoko ospitalean hizkera eta memoria arazok dituzten gaixoekin lan egiten du, eta ikerketa honek gaixoen ongizatean lagundu dezakeela uste du.
-
Gizakion burmuina
15:15 min
Iraia Flores zientzia kognitiboetan adituak Galdakaoko ospitalean hizkera eta memoria arazok dituzten gaixoekin lan egiten du, eta hizkuntza batetik bestera aldatzen dugunean gure burmuinean gertatzen dena aztertzen ari da gaixo hauen ongizatea hobetzeko helburuarekin. Horretarako, boluntario bila dabil. Euskaraz eta gazteleraz hitz egiten duten boluntarioak behar ditu. 'Amarauna' saioan azaldu dizkigu bere ikerketari buruzko xehetasunak eta parte hartu nahi dutenek zer egin behar duten ere azaldu digu.