Amarauna
Fabrikak kulturgune
Sarraila fabrikatik kulturgune izatera. Prozesu arkitektonikoaz, Andoni Pombo.
Arrasateko Kulturola jatorriz, sarraila fabrika zen eta kulturgune izateko eraldatu dute udalaren eskariz. Orain, VA arkitektura aldizkariak aipamen berezia egin dio eraikina eraldatzeko jarraitu duten prozesuagatik.
-
Kulturola, Arrasaten.
21:06 min
Union Cerrajera fabrika 30. hamarkadan Arrasateko hiritarrentzat oso garrantzitsua izan zen. Gerora ordea, fabrika itxi eta beste erabilera bat eman diote. Kultur taldeak elkartu eta beraien iharduera garatzeko gune bihurtu dute. Ondare industrial hori, kultur gune bihurtzeko egindako itxuraldaketa arkitektonikoaz hitz egin dugu Andoni Pombo arkitektoarekin eta Maria Ubarretxena Arrasateko alkatearekin. Biak bat etorri dira esatean, ahalik eta gehien eutsi zaiola aldaketa horretan, jatorrizko elementuei eusteari.