Amarauna
IRULEGIKO ESKUA
Mattin Aiestaran: "Gauza gehiago atera daitezke Irulegiko aztarnategian"
Eriz Zapirain | EITb Media
Irulegiko Eskua 2022ko azaroaren 14an ezagutu genuen eta 'sorioneku' hitza betirako geratu zitzaigun gogoan iltzatua. Hilabete baten buruan, Aranzadi zientzia elkarteko Mattin Aiestaran eta Olaia Granizok aurkikuntza haren xehetasunak eman dituzte Amaraunan.
-
Olaia Granizo eta Mattin Aiestaran
20:25 min
Heritage Daily agerkariak esan berri du Irulegiko Eskuarena mundu mailako aurkikuntza arkeologiko handienetakoa izan dela. 2022ko Top 10an kokatu du. Aranguren bailaran dagoen Irulegiko aztarnategian aurkikuntza nola izan zen kontatu digute Mattin Aiestaran eta Olaia Granizo Aranzadi zientzia elkarteko kideek.
2021eko ekainaren 18an izan zen aurkikuntza eta egin beharreko ikerketa, azterketa, konprobazio eta gainerakoak egin ondoren, gizarteari 2022ko azaroaren 14an jakinarazi zioten.