Amarauna
ADIMEN ARTIFIZIALA GUREAK-EN
Irati Alkorta: "Arrisku moduan baino, aukera gisa hartu nahi dugu adimen artifiziala Gureak taldean"
Eriz Zapirain | EITB Media
Gureak taldeak lau lan eremu eta 6.000 langile dauzka. Eremu horietako bat Gureak Marketing da eta bertan adimen artifizialarekin egiten dute lan.
-
Gureak taldearen egoitza Donostian.
15:31 min
Adimen artifiziala gure bizitzako eremu askotara iristen ari da. ChatGPT izan da azken iraultza, baina horrez gain asko dira gure egunerokoan erabiltzen ditugun gailuak eta tresnak, adimen artifizialari esker garatu direnak. Donostian egoitza nagusia duen GUREAK taldeak ere ez du adimen artifizialaren trena pasatzen utzi nahi. Gureak taldean Online Marketing-aren eta Contact Centerren arduraduna den Irati Alkortak azaldu digu nola hartu duten tren hau. Bertan lanean ari den Pablo Gardeazabalek ere azaldu digu nola egiten duen berak lan adimen artifizialarekin.